alea.eus

2017ko Arabako txapelketan arituko den bertsolari zerrenda erabakita geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2016-11-06 07:14   Euskara

Urtarrilean hasiko den 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari zerrenda definituta geratu da. 18 bertsolari arituko dira: 2015ko 5 finalista eta kanporaketetan sailkatutako 13 bertsolari.

Joan zen larunbatean Araian jokatu zen 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan sailkatzeko laugarren eta azkeneko kanporaketa.

Nieves del Alamo aurkezle, sei bertsolari aritu ziren eta honela geratu zen saio horren sailkapena:

166 Rikardo Gonzalez de Durana,
161 Peru Abarrategi,
160,5 Izar Mendiguren,
154,5 Jagoba Apaolaza,
143,5 Oier Arbina,
95,5 Jon Sanchez

Azken kanporaketa izanik, Araiako saioak itxi du sailkapena eta erabakita geratu da nortzuk kantatuko duten 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan. Hauxek:

2015eko 5 finalistak:
Manex Agirre (Aramaio)
Iñaki Viñaspre (Abetxuko)
Oihane Perea (Gasteiz)
Xabi Igoa (Aramaio)
Zigor Enbeita (Abornikano)

Eta kanporaketetan sailkatutako ondorengo hamahiru hauek:

1.Asier Otamendi (Gasteiz)                  193 puntu (1.kanporaketaren irabazlea)
2.Andere Arriolabengoa (Aramaio)     176,5 puntu (2.kanporaketaren irabazlea)
3.Iker Agirre (Aramaio)                          146,5 puntu (3.kanporaketaren irabazlea)
4.Rikardo Gz. de Durana (Oreitia)       166 puntu (4.kanporaketaren irabazlea)
5.Paula Amilburu (Aramaio)                 163,5 puntu
6.Serapio Lopez (Baranbio)                 162,5 puntu
7.Peru Abarrategi (Aramaio)                161 puntu
8.Izar Mendiguren (Laudio)                  160,5 puntu
9.Jagoba Apaolaza (Gasteiz)              154,5 puntu
10.Felipe Zelaieta (Gasteiz)                 153,5 puntu
11.Ander Solozabal (Gasteiz)              146 puntu
12.Asier Rubio (Luiaondo)                    145 puntu
13.Jon Ruiz de Pinedo (Zalduondo)   144,5 puntu

Guztira 18 bertsolari izango dira. 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 21ean aurkeztuko da, eta finala apirilaren 1ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Kanporaketak, argazkiak, sailkapena... hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/2017rako%20kanporaketak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa