Asier Otamendik irabazi du azken finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-18 20:59   Kultura

Asier Otamendik irabazi du azken finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea

Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; apirilaren1ean, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Aramaion argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-15 18:07

Aramaion argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

Larunbat honetan Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, Aramaion. Orain arte, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira puntu gehien bildu dituzten bertsolariak. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Aramaioko Kultur Etxean.

Xabi Igoak irabazi du Laudioko finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-13 09:35

Xabi Igoak irabazi du Laudioko  finalaurrekoa

Laudion, bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoan Xabi Igoak irabazi du. Finalerako sailkapenean beraz Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek bildu dituzte puntu gehien. 

 

Gaur aurkeztuko dute Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-09 09:26

Gaur aurkeztuko dute Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketa

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzuak BERTSOA BIZI GAZTE BIDEOKLIP LEHIAKETAREN kartela, araudia, egutegia eta WEB gunea aurkeztuko dituzte martxoaren 9an. 2017ko martxotik maiatzera bitartean 14-18 urte bitarteko gazte taldeentzat antolatutako lehiaketa da.

Larunbatean Laudion Arabako Betsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-08 11:50

Larunbatean Laudion Arabako Betsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa

Txapelketa 2.itzulian murgilduta, 5.finalaurrekoa jokatuko da Laudion. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Laudioko Udal zine aretoan.

Araban 8 saio antolatu dira korrika kulturalarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-08 09:30

Araban 8 saio antolatu dira korrika kulturalarekin batera

Korrika Kulturalaren eskaintzan, tartean, Bertso Korrikak izango du lekua. Araban 4 herritan antolatuko dira, euskaltegiko ikasleentzat egokitutako saioak, hauetan: Laudio, Bernedo, Bastida eta Agurain. Horietaz gain, hainbat Korrika Batzordek proposatuta beste 4 saio antolatuko dira, haien artean Erradikalak Gara emanaldi berezia.

Manex Agirrek irabazi du Legution

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-06 17:30   Kultura

Manex Agirrek irabazi du Legution

Legution, 75 bertsozaleen aurrean, 2.itzuliko lehenengo finalaurrekoan Manex Agirrek lortu du puntuaziorik altuena. Orain arte puntu gehien metatu duen bertsolaria Iñaki Viñaspre da.

Legution jokatuko da larunbatean laugarren finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-03 17:23   Kultura

Legution jokatuko da larunbatean laugarren finalaurrekoa

Txapelketako bigarren itzulia hasiko da larunbat honetan. Laugarren finalaurrekoa Legution jokatuko da. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Legutioko kultur etxean.

Hamabi bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-23 17:55   Kultura

Hamabi bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

Eskaintza hau Arabako elkarteei eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki) zuzenduta dago. 

Dulantzin Asier Otamendik irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-20 08:49   Euskara

Dulantzin Asier Otamendik irabazi du

Dulantzin, 1.itzuliko azken finalaurrekoan, Asier Otamendik lortu zuen puntuaziorik altuena, 85 bertsozaleen aurrean. Inauterien ondoren 4.finalaurrekoa jokatuko da Legution.

Dulantzin erabakiko dute Bertsolari Txapelketako hiru finalaurrekoen osaketa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-16 17:45   Euskara

Dulantzin erabakiko dute Bertsolari Txapelketako hiru finalaurrekoen osaketa

Otsailaren 19an, igandean, Dulantzin, Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatuko dute.

Xabi Igoa irabazle Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-13 11:27   Euskara

Xabi Igoa irabazle Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan

Zigoitian, 128 bertsozaleen aurrean Xabi Igoak irabazi du 2.finalaurrekoa, eta orain arte, puntu gehien lortu duen bertsolaria da.

Zigoitian jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 2.finalaurrekoa igandean

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-08 16:51   Kultura

Zigoitian jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 2.finalaurrekoa igandean

Txapelketako 1.itzuliko 2.finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Zigoitian. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Zigoitiko Kultur Etxean.

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-06 10:38   Euskara

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Langraizen, 70 bertsozaleen aurrean Manex Agirrek irabazi du 1.finalaurrekoa.

Arabako Bertsolari Txapelketa prest

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-01-23 09:44   Euskara

Arabako Bertsolari Txapelketa prest

Otsailaren 5ean Langraizen hasiko da, eta apirilaren1ean amaitu, Gasteizko Printzipal Antzokian. 18 bertsolarik parte hartuko dute.

'Euskaraz bizi nahi dugu' bertso bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2016-12-05 10:57   Euskara

Arabako Bertsozale elkarteak grabatu du bideoa, Gasteizko hamaika ikastetxeetan. Guztira, 700 ikaslek parte hartu dute.

Ahaztu euskara!

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2016-12-02 08:37

Ahaztu euskara!

Arabako Bertsozale Elkarteak ez du atsedenik hartzen gabon garaian: Arabako Lautadako Kuadrillarekin batera, abenduaren 27tik 29ra, bertso-barnetegia antolatu du, Lautadako umeentzako. Altsasun, euskara ahazteko aukera ederra izango dute parte hartzaileek.

Gabonetan bertso barnetegia Lautadako haurrekin

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2016-11-28 08:15

Gabonetan bertso barnetegia Lautadako haurrekin

Altsasun, Arabako Lautadako 8 urtetik 11 urtera bitarteko haurrekin barnetegia. Hizkuntza, kantua eta jolasa ardatz. Izen emateko Arabako Lautadako udaletxeetan, abenduaren 7a baino lehen.

2017ko Arabako txapelketan arituko den bertsolari zerrenda erabakita geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2016-11-06 07:14   Euskara

2017ko Arabako txapelketan arituko den bertsolari zerrenda erabakita geratu da

Urtarrilean hasiko den 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari zerrenda definituta geratu da. 18 bertsolari arituko dira: 2015ko 5 finalista eta kanporaketetan sailkatutako 13 bertsolari.

Otamendi eta Arriolabengoa sailkatu dira 2017ko Arabako txapelketarako

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2016-10-31 12:54   Euskara

Otamendi eta Arriolabengoa sailkatu dira 2017ko Arabako txapelketarako

Urtarrilean hasiko den 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu dira Maeztun eta Lantziegon jokatutako 1. eta 2.kanporaketetan.