Duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-06-28 10:44   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

@zurinetxeberria

 

Estaltzen saiatu dira, baina horretan botere mediatikoak indarrik gogorrenak jarri dituen arren, isiltzen ezinezkoa suertatu da. Isiltzen ezinezkoak diren ahots biziak oraindik badirela ikusteak poztu egiten nau, gehienbat aldarrikapenerako tartea egoten jarraitzen duela erakusten baitu.

Futbola ez, politika bai

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-06-25 10:56   Iritzia

Koldo Sagasti

 

Behingoagatik futbolaz arituko naiz. Edo hobeki esanda, futbola baliatuko dut futbola ez denaz aritzeko. Madarika nazatela horregatik kirol jarduera eta politika nahastu behar ez direla uste dutenek.

Muturrekoa (izatea) Espainiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-06-18 10:45   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Aste honetan zehar espainiar gobernuko klase politikoak esan dituenak entzunda, salbuespenak salbuespen, dena oso sinplea dela iriztera iristen gara. Manikeismoan erortzeko tentazioa, muturreko iritzi kontrastatu gabeak isurtzeko gogoa. Harrokeriak eta puztutasunak zerbait eragiten badio pertsonari (politiko horiek pertsona badira oraindik), gauzak bere osotasunean ikusi ezina da.

Erreskatea Espainian

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2012-06-13 12:54   Iritzia

Unai Villalba

Heldu da eguna. Hainbatetan entzun eta irakurritakoa, baieztatu eta ukatutakoa, azkenik bete da, Espainiako Erreinuan erreskatea (40.000-100.000 milioi tartean kokatu daitekeela esan digute). Batzuek teknikoki Espainiar Estatuaren erreskatea ez dela argudiatuko dute, banketxeena baizik.

Ez zaudete bakarrik

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-05-26 02:00   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

Insuficiente. Aurrera pausu bat ematen den aldi bakoitzean zenbait politikarik hain gustuko duten hitz berbera etorri zitzaidan aurreko asteazkenean burura Espainiako Barne ministroa den Jorge Fernandez Diazen hitzak entzun ostean. Dispertsioarekin bukatzeko zer nolako neurriak hartuko dituzten galdegin zion Iñaki Antiguedadek.

Kanpotik berdea, barrutik beltza

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-05-24 12:54   Iritzia Koldo Alzola

 Zer dela eta zer dela, kanpotik berdea eta barrutik beltza dena? Ezetz asmatu. Emango dizut pista bat. Itxura berdez mozorrotu dute, baina azala baino ez diote aldatu, izan ere, berdea dela iragartzen digun logotipoagatik izango ez balitz, inork gutxik sumatuko luke hala dela. Plaza erdian paratutako eta pipiek jandako goroldiozko ikur erraldoia da haren kondizio berriaren adierazle bakarra.

Sarean libreago gara

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-05-14 13:48   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Aprobetxa nezakeen artikulu hau web orri berriari ongietorria emateko, eskainitako aukera eskertzeko, xanpain apur bat atera eta zuekin batera topa egiteko, Errioxako ardoa nahiago dudala esateko. Aprobetxa nezakeen Geu elkartearen eta bertan urte luzez ibilitakoen lana goraipatzeko, unibertsitate garaian nola ezagutu nuen kontatzeko, hiri honetan egiten duten lana beharrezkoa dela baieztatzeko.

Har dezan arnas

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-05-07 10:58   Iritzia Manex Agirre

@Manexagirre


 

Estreinekoa dut artikulu hau HIRINETen (askok beso-zabalik hartu dugun plataforma, portzierto… ongi etorri, bihotzez!); eta zin dagit, eskua biblia ez den beste edozein libururen gainean jarrita, saiatuko naizela euskararen normalizazioari, sustapenari, bultzadari… buruz ahalik eta gutxien idazten. Erredundantziak saihestu nahi ditudalako (seguru nago webgune honetan bertan beste zenbaitek nik baino hobeto idatziko dutela gaiaz), eta –kuntza, -kide eta –gintza atzizkiek gero eta urtikaria handiagoa eragiten didatelako.

BERTIGOA

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-05-03 02:00   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

Oporretan hiru egun mendian gora eta behera ibili ostean, kazetari batek gehien gorrotatu dezakeen momentua heldu zen: mezu elektronikoen sarrerako ontzia kontsultatu behar izatea. Orain arte, hiru mezu motarekin egin dut topo: momentuan bertan irakurri beharreko mezuak, inolako arazorik gabe hurrengo egunen batean irakurri daitekeen horietakoak eta inoiz ez irakurriko ez dituzunak, propaganda itxura hartu eta zuzenean zaborrera bidaltzen baitituzu… Aurten, aldiz, gauza bitxia gertatu zait. Zaborrera bidali eta gero mezu bat irakurtzen hasi nintzen. Egia esan, gaiak zur eta lur utzi ninduen eta azkenean, ezin izan nion jakinminari ezetz esan. “Jakin ezazu zure bikotekidea non den” zioen.

Baina zergatik ari dira euskaraz?

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2012-04-30 10:09   Iritzia

Xabi Rico Iturriotz

 

Sarritan, horixe galdetzen diot nire buruari. Harritu bezainbeste poztu egiten naiz nire institutuko gaztetxo batzuk euskaraz euren artean ikusten ditudanean.

Oraindik inozoren batek pentsa lezake, D ereduan ikasita, 15-16 urteko ikasleen artean euskaraz aritzea logikoena dela. Baina egoera soziolinguistika apur bat aztertuta, edo, teoriatan jantzita egon gabe, eguneroko hizkuntza errealitateari erreparatuz gero erraz kontura gaitezke euskaraz ikasten duten gazteen artean erdaraz egitea dela arruntena eta euskaraz salbuespena.