Berdeak gara ala berde gaude?

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2012-10-08 10:40   Iritzia

Xabier Rico

 

Gure hiriburu maitea ofizialki berdetu zutenetik bederatzi hilabete pasa dira, haurdunaldi oso bat. Denbora nahiko gure “greentasun” horrek zerbaiterako balio izan digun ikusteko.

Aitor dezadan jadanik inguruko hainbat hiri baino berdeagoa zela Gasteiz izendapen arranditsu hori jaso baino lehen. Berdeguneak ez zaizkigu falta, eraztun berdeak inguratzen gaitu, bizikletaz ibiltzeko bide gorri sarea ere badugu, gizarte etxeak hor daude auzotik mugitu gabe hainbat zerbitzu eskaintzen digutenak eta  abar….Kontu ezagunak dira.

Haragia…kapitalistentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2012-10-04 13:09   Iritzia

Ruth Larretxi

 

 

Laguna atzean daukat…”Aizu, ez al duzu Hirinet-erako ezer ere ez idatziko?” Eta baietz, nahiko nukeela, baina ezin. Entrenamendu falta. Gorputzeko muskuluak bezala, burua aspaldi geldirik dago. Nekatuta agian. Informazio gehiegi gure inguruan, eta zeinena arrazoia? Kazetaritza ikasketetan erakutsi ziguten objektibitatea ez dela existitzen, akaso ukitu dezakegula, baina zailtasunez. Antza denez, bakoitzak bere egia dauka!

Bahiketa Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-10-01 09:15   Iritzia

Koldo Sagasti

Gasteizko Alde Zaharreko auzokoak kezkatuta daude orain dela egun batzuk ezezagun batzuek bizilagunetako bat desagertarazi zutenetik. Antonio ezaguna zen auzunean. Hemeretzi urte zeramatzan Gasteizen bere Burgoseko jaioterritik etorri zenetik. Berehala murgildu zen hemengo bizimoduan. Hementxe ezagutu zuen gerora bere bikotea izango zena, hementxe egin zituen lagunak, hementxe hartu izan zuen parte hamaika gizarte eta kirol jardueratan, eta oro har, auzoko bizitza sozialean.

Galdutako belaunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-09-27 10:39   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

“Berriro?”, diote laurek aho batez hasperen egin eta gero. Inork ez ditu ostegun gauak lainotu nahi, baina barruak hustearren edo, ia beti, edozein dela momentua, gai berdinak hartzen ditu koadrilako solasaldiak. Azkena, lau neska gaztek zurito bat ezkerraldeko eskuarekin eta kroketa bat eskuinaldekoarekin heltzen zutela jazo zen. Irakasle bat, enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatu bat, argazkilari bat eta ikus-entzunezko komunikazioan beste lizentziatu bat.

Ezer ez egitearen plazera

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-09-17 09:06   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Komun-zuloan eseri naiz, barruak hustu bitartean burua aseko nauen ideiaren batekin betetzeko esperantzaz. Sofan egin dut etzanaldia gero, behatz biluziak mugitu ditut banaka, bizirik nago eta ez da gutxi. Azazkalak moztea komeni zait agian, haize apur bat hartzeak ere ez lidake kalterik egingo.

Zeintzuk dira galderak?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2012-09-13 10:02   Iritzia

Unai Villalba

 

Galdera egoki, zehatz eta zorrotzak egitea bizitza honetan ikasi beharreko arte bat da, baita nori zuzendu ere jakitea. Galdera aproposak egiten ez dituenak nekez lortuko du erantzun adierazgarri edo baliogarririk. Hala gertatzen da hainbat egunkarietako tituluekin, ekonomia arloan bai behintzat. Azken hilabeteotan egunero, nahi ala ez, arrisku prima zenbatean dagoen enteratu gara.

Belaunpekoak

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-09-10 10:52   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Martutene. Ramon Saizarbitoriaren azkeneko eleberria, sekulako eleberria da: Gasteizko Irakurle Klubeko kide baten esanetan, “ohean irakurri ezin den horietakoa; sukaldeko mahai gainean bakarrik irakurri daitekeenetakoa”. Sekulakoa, beraz, sekulako pisua daukalako. Baina, txantxa tontoa aparte, sekulakoa da, barruan hartzen zaituelako, eta buru barnean luzerako zokotuko dizkizun bizipenez beteta dagoelako.

Egun arraroak

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-08-27 02:00   Iritzia

Zuriñe Etxeberria


Egutegia hartu, berdin dio aurtengoa edo iazkoa den, eta saiatu berdinak izan diren hiru bat egun topatzen. Antzekoak izan daitezke, agian. Baina, berdinak inoiz ez.

Hasiera ona ote?

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-08-19 20:21   Iritzia

Koldo Alzola

 

Heldu da uda, eta epeltasunarekin batera auzo eta herrietako jaiak. Onerako edo txarrerako herri honetan festa herrikoiak elkartasunerako plataforma izan dira beti. Berezko ezaugarria dute.

Denbor-bor

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2012-08-16 02:00   Iritzia

David Mangana

 

Bakarrik nago. Gero eta bakartiago. Horregatik denbora gelditzen da gauero zeruaren erdian...Diotenez, tangoa dantzatzeko lehen besarkada mugimendurik garrantzitsuena da.

Kolore bizia

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2012-07-30 09:47   Iritzia

David Mangana

 

Ez da pentsatzen dugun bezala. Tradizioak, ohituraren indarrak errealitatea aldatzen du askotan. Ez da pentsatzen dugun bezala, hau da, kameleoiek ez dute azala moldatzen inguruan kamuflatzeko. Tenperatura edo egunaren ordua dira haien fisiologiarekin lotutako azalberritzeko arrazoi nagusiak. Aurkari ala bikote baten hurbiltasunak ere esnatzen du jauzi kromatikoa.

Dosi txikietan

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-07-26 09:20   Iritzia Zuriñe Etxeberria

@zurinetxeberria

 

Urtetan gure arbasoek borrokatu eta eskuratutako eskubide sozial eta laboralak iruzur ekonomikoaren aitzakia dela medio, egun batetik bestera, lapurtu nahi dizkiguten honetan,  alarma gorria piztuta bizitzera kondenatuak gaude.

Autogestioa, goraka kotizatzen duen balioa

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-07-23 09:28   Iritzia

Koldo Alzola

 

Krisialdi garaiek murrizketak dakarzkigu eta murrizketetako kaltetuenak ahulenak izan ohi dira beti. Bankuak erreskatatzeko aurrekontuak ez daude kolokan; azpiegitura estrategikoei ere, Abiadura Handiko Trenari, kasu, ez diete sosik kenduko; eliza katolikoari bideratzen dioten diru mordoa ere ezin da ezbaian jarri.

Paseoa

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-07-19 09:46   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

 

Leku batzuek denboraren marka daukate itsatsita, agerikoa ez izan arren. Eremu batzuk ia derrigorrez eragiten digute atzera begira jartzea (beti ere, norbere galbahetik pasatzeak eragiten du hori, noski). Gaizka Amondarainek orain gutxi hemen bertan kontatutakoak, adibidez: orain ez da ezer, espaloi bat, belar zerrenda bat baizik; Boulevard-aren itzalpean, biribilgunea bi pausotara. Baina bertan akabatu zuten Lauaxeta.

Hezurrak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-07-02 10:25   Iritzia Gaizka Amondarain

Gerra bukatzen denean, irabazlea gerra bukatu dela ziurtatzeaz arduratzen da. Garaipena norena izan den argi utzi beharra dauka leku guztietan, kosta ahala kosta.