Ez nago ados zurekin gauza batean, Gaizka Amondarain

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-12-20 09:34   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Orain gutxi hirineteratutako artikuluan honakoa zenioen: “argi geratu da ez zaigula inor etxe atariraino etorriko, tinbrea jo eta gurekin oheratu nahi duela esatera.” Esango nuke hori gertatzea errazagoa dela, gaur egungo zenbait erakunde publikok hizkuntza politika eraginkor baten aldeko apustua egitea baino.

Lapurretak nonahi dirau

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2012-12-10 12:12   Iritzia

Unai Villalba

 

Azken egunetan aditzera eman diren (diru) kontu batzuk: (1) Udal mailan. Udaletxeak hilean 49.200 € gastatzen ditu Gonzalo Antón jaunari alokatutako lokal batetan, hamabi hilabetez biderkatuz gero 590.000 € inguru urtean. Arazoa ez da bakarrik dirutza xahutzea, baizik eta Alfonso Alonsok bere garaian egin izan zuen kontratu zikina bere lagun enpresariari mesede egiteko. Komeni da jakitea garai horretan kontratua gainbegiratzearen arduraduna Javier Maroto zela, Ogasun zinegotzia zen heinean.

Ligatzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-12-06 01:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ligatu nahi duenak, ligatzeko gai dela sinistu behar du lehenengo. Gero, horretarako eskura dituen bitartekoak jarri beharko ditu martxan; bere indarguneak zeintzuk diren identifikatu eta horiek aprobetxatu erasorako. Eroso sentitzen den egoerak bilatuz, alferrikako saiakerak ekidinez, bere itxura apur bat makeatuz, lortuko du arinago edo beranduago zerbait jatea.

Jarraipen(ts)a

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2012-12-03 12:54   Iritzia

David Mangana

 

Ia-ia pentsatu gabe, hitz eta pitz, pila bat zerrendatzeko gai gara. Haien kokapena seinalatzeko ere bai. Hainbat film eta istorio jaso ondoren, genetan ditugu Estatu Batuetako estatuak, Seattletik Floridara. Amerikarrak -barkatu, iparramerikarrak- gara konturatu gabe. Haien aztarnak gureak dira, nahiz eta askotan lur haietan urratsik ez egin. Barrak eta izarrak ikur bihurtu ditugu, barre eta izaeraren bidez. Haien emozioak ekarri ditugu gure kulturara.

Agian… datorren urtean!

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-11-29 11:37   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

Arratsaldeko bostetan iluntzen badu ere, inoiz baino argitsuago daude kaleak. Noizean behin, gainera, haize bufada indartsu eta hotzak gaztaina erre usainarekin nahasten dira, begirada afinatuz gero, ondoko izkinan ikusten ditugu tren ilun horietatik ateratzen den kearekin desagertzen diren buzo urdineko saltzaileak. Neguko edozein egun izan liteke.

Amodioaren irudia

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2012-11-26 12:20   Iritzia

Ruth Larretxi

 

Dena ikasia dela diote. Hitz egiten, irakurtzen, mundua begiratzen, maitatzen... Bizitzari aurre egiteko ehunka gauza jakin behar dira. Zoritxarrez, esperientzia zuzenaren bidez ikasteko denbora nahikorik ez dago. Horregatik ereduak existitzen dira eta haien bitartez hainbat gauza dakizkigu. Telebistan, irratian eta Interneten, besteak beste, uneoro arauak ematen dizkigute. Batzuk iragarkien bidez, beste batzuk pelikulen bitartez eta beste zenbait eguneroko informazioa zabalduz.

Bahiketa Gasteizen II

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-11-22 09:19   Iritzia Koldo Alzola

Lehengo batean Alde Zaharrean bahitutako auzokide baten inguruko kezka azaldu nuen txoko honetan. Iparralde parkean txakurra paseatzen zebilela ezezagun batzuk gerturatu eta inori abisurik emateko betarik eman gabe desagertarazi egin zuten bizilaguna. Albisteak sona handia izango zukeen hedabideetan, eta politikarien gaitzespena ere eragingo zukeen, ezpada bahitua Ahmed zuelako izena, paperik ez zuelako, eta bahitzaileak poliziak zirelako.

Perretxikotan

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-11-19 09:22   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Gaizkituta itzuli ziren bi lagun, joan den ekainean, Bilbao BBK live jaialditik.  Batek Four Tet ikusi nahi zuen, besteak Radiohead. Egia esan, ez dut ondo gogoratzen kontzertuei buruz zer esan zidaten… Posible da beraiek ere kontzertuez gehiegi ez gogoratzea.

Ganbarako hilerria

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2012-11-15 08:59   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Heriotza zigorrera kondenatu naute 50 bat urte ditudala (50 urte oraindik edo 50 jada, erlatiboa baita). Giltza sarrailean eta ate herdoildua irekitzear. Hurbil dago iluntasuna, oso hurbil, hurbilegi, alegia. Asko dut esateko, nire hitzek lau haizetara zabaltzen nahi dute jarraitu, ahalik eta lasterren lurperatu nahi naute, ordea. Ganbarako bidean nago, eskaileraren gailurrean”. (Heriotzaren atarira eraman berri duten edozein liburu zaharren testigantza izan liteke hori, hil aurretiko azken hitzak. Ganbaran bego.)

Zerbait egitearen plazera

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-11-05 09:04   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ordenagailu aurrean eseri naiz, ostiral bazkalondoko nagia gainetik kentzeaz bat, zerbait egiten ari naizenaren kontzientzia hartzeko edo. Beste aukera sofan eseri eta Klaudio Landaren aurpegiari begira apurka loak hartzea zen, eta horrek ere ez nau gehiegi motibatzen, egia esan. Zigarro bat erre dut, eta gero bestea. Barruak husten ari naiz, buruak uzten didan neurrian.

Atzerapenarekin bizi gara

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-11-01 01:00   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

Hankabikoei hamaika gauza egiten digu eskuetatik ihes eta, horien artean, hain preziatua zaigun denbora nabarmenduko nuke. Orratzen noranzkoa zein abiadura menderatzen ezinezkoa egiten zaigu, tik-tak doinuarekin batera arrasto handirik utzi gabe desagertu egiten baita. Tik-tak batek beste tik-tak bati ematen dio segida, egia da eta, gainera, suerta liteke doinu berri hau aurrekoa baino askoz ere afinatuagoa izatea.

Hauteskundeetako benetako irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-10-25 02:00   Iritzia

Koldo Alzola

Hauteskundeetatik bueltan kontuak ateratzeko eta nork bere gogoeta interesatuak egiteko garaia izan ohi da. Gustu guztietarako dago. Ni neu bataren eta bestearen zenbakiak hartu eta ezinezko metaketak egiteko zalea naiz. Halaxe eginda, bada bereziki arreta eman didan datu pilaketa bat. Ezkerretik sozialdemokraziarako eremuan kokatzen direnen botoak bat eginda zera ateratzen zait, EH-Bildu, Ezker Anitza, eta Ezker Batuaren (barkatuko didazue izenekin asmatu ez badut... baina badakizue nortaz ari naizen) bozken balizko batuketa eginda, indar metaketa hori lehenengoa izango litzatekeela Araban. Hamaika ikusteko jaioak gara. Ez al da beste inor konturatu historian lehen aldiz ezkerra nagusi dela militar eta apaizen eskualdean? Eta aurrerakoitasuna gehiengoa bada, zergatik da bestelakoa hauteskunde kanpainian nagusitu den inpresioa?

Zoritxarrekoak gu

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2012-10-22 10:03   Iritzia
Haizea Galarraga
Irudia: Jon Gil


(Ironia ON)

Zoritxarrekoak gara. Bai, zorigaiztoko miserable batzuk, alegia. Ez dakit zergatik jarraitzen dugun bizirik, gure buruaz beste egin gabe. Sufrimendu amaigabe honi bukaera eman beharko genioke egunak berriro ere ilundu aurretik! Ez du pena merezi gure bizitza krudel honek. Dena da beltza, gris iluna asko jota.

Arabako bertsolaritza ez da normala

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-10-18 08:49   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

(etxe aldera eskobatzea tokatzen zait, euskara txarrean (onean?) esanda)

30 urte bete dituzte 2012an Arabako bertso eskolek. Gasteizko Txustan eta Aretako Tunelen elkartzen ziren ausart batzuei esker dago panorama orain dagoen bezala. Eta nola dago? Bada, atrebituko nintzateke esatera, Araban euskararekiko atxikimendu aktiboa duen orok ezagutzen dituela arabar bertsolariak, eta baduela Arabako bertso-mugimenduaren berri. 1982an pentsaezina zena, egia bihurtu da.

Ekonomia Ekologiko-Feministaren aldeko bozka: krisialditik ateratzeko abiapuntuak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2012-10-17 08:57   Iritzia

Unai Villalba


Joan den asteburu luze honetan, Estatuko II. Desazkunde eta Trantsizio jardunaldiak ospatu berri dira Gasteizen. Horietan desazkundearen oinarrien inguruko eta berau praktikara eramateko estrategien inguruko eztabaida, hitzaldi eta tailer ugari egon dira. Larunbat goizean ekonomia ekologikoa eta ekonomia feministaren arteko elkarrizketan sortutako ideia gutxi batzuk kontatu nahi dizkizuet.