Los Angeles

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-01-14 09:00   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Urtebetea joan da. Memoriarena ikaragarria da: metraje osoa ematen dizu, oraindik, egun batzuetara; flashback eta flashforward-ak egiten hasten zara, nahigabe, sortutako hutsuneen gainetik, handik aste batzuetara; gaizki egindako trailer bat uzten dizu, bereizmen hobezineko fotogramak lainoarekin tartekatuta, hilabete batzuk pasa ondoren.

Iruzur baten kontura, lehen(tasunezko)ak azkenak ote?

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2013-01-07 09:20   Iritzia Xabier Rico Iturriotz

Kristok esan bazuen, “azkenak lehenak izango dira”, alderantzizkoa ere berdin-berdin esan omen zuen, “lehen(tasunezko)ak azkenak izango dira”. Diot nik. Oraingo gertaerek arrazoia emango diote, edo aipatuko dudan kasuan behingoagatik oker egongo da zorionez?

Sinple bezain konplexua

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-12-31 01:00   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

Badira inor ulertu gabe jazotzen diren gauzak. Azalpen logikorik gabe ematen direnak, alegia. Norbanakoaren bizitzaren denbora-lerroan agertzen den gertakizun orori azalpenak bilatzen tematzen ohituta bagaude ere, batzuek oinarri zientifiko-logikorik ez izateak eskertzekoa da oso.

Iritsi da G eguna

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-12-27 01:00   Iritzia

Koldo Alzola

Andre batek ikaratuta hots egin du eta zuzenean sartu dute haren deia irratiko mikrofonoetan: «bortxaz atera gaituzte etxetik, autobus batean igoarazi eta kiroldegi batean sartu gaituzte. Sakelekoak ere kendu dizkigute. Nik lortu dut nirea ezkutatzea... inork ez daki zer demontre ari den gertatzen... Garoñan zerbait arraroa gertatu den zurrumurrua dabil, ezbeharren bat edo...».

Din-dan-don

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2012-12-24 01:00   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Din-dan-don, din-dan-don, Eguberri On! Ezinezko zaigu Gabonak gainean ditugula ahaztea. Egunero, orduro eta minuturo gogorarazten digute Gabon Gaua heltzear dagoela: argiz apainduriko  kaleak, jostailuz hornituriko dendak, iragarkien bonbardaketa telebistan… Eta hala ere, depresioan erortzeko arriskurik handiena Gabonetan dagoela baieztatzen dute ikerketa zientifiko anitzek. Kontraesankorra guztiz. Ardi-larruz estalduriko otsoaren parekoa dela ere esan dezakegu: antzaz, jaiegun zoriontsuak eta errealitatean, tristurak harrapatzen gaituen hilabetea.

Ez nago ados zurekin gauza batean, Gaizka Amondarain

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-12-20 09:34   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Orain gutxi hirineteratutako artikuluan honakoa zenioen: “argi geratu da ez zaigula inor etxe atariraino etorriko, tinbrea jo eta gurekin oheratu nahi duela esatera.” Esango nuke hori gertatzea errazagoa dela, gaur egungo zenbait erakunde publikok hizkuntza politika eraginkor baten aldeko apustua egitea baino.

Lapurretak nonahi dirau

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2012-12-10 12:12   Iritzia

Unai Villalba

 

Azken egunetan aditzera eman diren (diru) kontu batzuk: (1) Udal mailan. Udaletxeak hilean 49.200 € gastatzen ditu Gonzalo Antón jaunari alokatutako lokal batetan, hamabi hilabetez biderkatuz gero 590.000 € inguru urtean. Arazoa ez da bakarrik dirutza xahutzea, baizik eta Alfonso Alonsok bere garaian egin izan zuen kontratu zikina bere lagun enpresariari mesede egiteko. Komeni da jakitea garai horretan kontratua gainbegiratzearen arduraduna Javier Maroto zela, Ogasun zinegotzia zen heinean.

Ligatzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-12-06 01:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ligatu nahi duenak, ligatzeko gai dela sinistu behar du lehenengo. Gero, horretarako eskura dituen bitartekoak jarri beharko ditu martxan; bere indarguneak zeintzuk diren identifikatu eta horiek aprobetxatu erasorako. Eroso sentitzen den egoerak bilatuz, alferrikako saiakerak ekidinez, bere itxura apur bat makeatuz, lortuko du arinago edo beranduago zerbait jatea.

Jarraipen(ts)a

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2012-12-03 12:54   Iritzia

David Mangana

 

Ia-ia pentsatu gabe, hitz eta pitz, pila bat zerrendatzeko gai gara. Haien kokapena seinalatzeko ere bai. Hainbat film eta istorio jaso ondoren, genetan ditugu Estatu Batuetako estatuak, Seattletik Floridara. Amerikarrak -barkatu, iparramerikarrak- gara konturatu gabe. Haien aztarnak gureak dira, nahiz eta askotan lur haietan urratsik ez egin. Barrak eta izarrak ikur bihurtu ditugu, barre eta izaeraren bidez. Haien emozioak ekarri ditugu gure kulturara.

Agian… datorren urtean!

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2012-11-29 11:37   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

Arratsaldeko bostetan iluntzen badu ere, inoiz baino argitsuago daude kaleak. Noizean behin, gainera, haize bufada indartsu eta hotzak gaztaina erre usainarekin nahasten dira, begirada afinatuz gero, ondoko izkinan ikusten ditugu tren ilun horietatik ateratzen den kearekin desagertzen diren buzo urdineko saltzaileak. Neguko edozein egun izan liteke.

Amodioaren irudia

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2012-11-26 12:20   Iritzia

Ruth Larretxi

 

Dena ikasia dela diote. Hitz egiten, irakurtzen, mundua begiratzen, maitatzen... Bizitzari aurre egiteko ehunka gauza jakin behar dira. Zoritxarrez, esperientzia zuzenaren bidez ikasteko denbora nahikorik ez dago. Horregatik ereduak existitzen dira eta haien bitartez hainbat gauza dakizkigu. Telebistan, irratian eta Interneten, besteak beste, uneoro arauak ematen dizkigute. Batzuk iragarkien bidez, beste batzuk pelikulen bitartez eta beste zenbait eguneroko informazioa zabalduz.

Bahiketa Gasteizen II

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-11-22 09:19   Iritzia Koldo Alzola

Lehengo batean Alde Zaharrean bahitutako auzokide baten inguruko kezka azaldu nuen txoko honetan. Iparralde parkean txakurra paseatzen zebilela ezezagun batzuk gerturatu eta inori abisurik emateko betarik eman gabe desagertarazi egin zuten bizilaguna. Albisteak sona handia izango zukeen hedabideetan, eta politikarien gaitzespena ere eragingo zukeen, ezpada bahitua Ahmed zuelako izena, paperik ez zuelako, eta bahitzaileak poliziak zirelako.

Perretxikotan

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-11-19 09:22   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Gaizkituta itzuli ziren bi lagun, joan den ekainean, Bilbao BBK live jaialditik.  Batek Four Tet ikusi nahi zuen, besteak Radiohead. Egia esan, ez dut ondo gogoratzen kontzertuei buruz zer esan zidaten… Posible da beraiek ere kontzertuez gehiegi ez gogoratzea.

Ganbarako hilerria

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2012-11-15 08:59   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Heriotza zigorrera kondenatu naute 50 bat urte ditudala (50 urte oraindik edo 50 jada, erlatiboa baita). Giltza sarrailean eta ate herdoildua irekitzear. Hurbil dago iluntasuna, oso hurbil, hurbilegi, alegia. Asko dut esateko, nire hitzek lau haizetara zabaltzen nahi dute jarraitu, ahalik eta lasterren lurperatu nahi naute, ordea. Ganbarako bidean nago, eskaileraren gailurrean”. (Heriotzaren atarira eraman berri duten edozein liburu zaharren testigantza izan liteke hori, hil aurretiko azken hitzak. Ganbaran bego.)

Zerbait egitearen plazera

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-11-05 09:04   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ordenagailu aurrean eseri naiz, ostiral bazkalondoko nagia gainetik kentzeaz bat, zerbait egiten ari naizenaren kontzientzia hartzeko edo. Beste aukera sofan eseri eta Klaudio Landaren aurpegiari begira apurka loak hartzea zen, eta horrek ere ez nau gehiegi motibatzen, egia esan. Zigarro bat erre dut, eta gero bestea. Barruak husten ari naiz, buruak uzten didan neurrian.