Loturarik ote?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-09-18 14:35   Iritzia

Unai Villalba


Aurreko astean Bizitze-Onaren (Andeetako Buen Vivir hura) inguruko mintegi batetako hiru gogoeta nahi ditut ekarri hona. (1) Garai paradoxikoak bizi ditugula: batetik urgentzia sentsazioa daukagu, zeozer berehala egin behar denaren ustea; bestetik, behar ditugun aldaketak sakonekoak eta epe luzekoak direla geroz eta nabarmenago dakusagu. (2) Eraldaketarako estrategiei dagokionez aniztasuna eta erdibideak zilegi dira: ez pragmatismo redukzionistaren alde, ez eta politika ezin orienta dezakeen holismo edo purismorik. (3) Andeetako mundu-ikuskera indigenatik abiatuta, sakratua denaz eta orekaz hitz eginez: ez badugu espirituala dena gure egunerokotasunean berreraikitzen, gure bizitza praktikoan egiazko aldaketarik sortzeko aukera gutxi izango ditugula.

Eskuak, skate

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-08-14 11:00   Iritzia

Patinatzaileak skatearen gainean ikusten ditudanean ezin diot eskuak begiratzeari utzi. Nahiz eta mugimendurik plastikoenak beste leku batzuetan egon, atzamarren hizkuntza horrek harrapatzen nau. Ikusezinaren bila doaz eskuak, oreka guztia haien muturretan egongo balitz bezala. Ixten dira. Irekitzen dira. Izozten dira gehienetan. Barruko hutsa, barruan ez daukatena menperatzen dute, egiten dutela jakin gabe.

Eta zuk, zeure #UdaGasteizen aurkitu al duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2013-08-01 02:00   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

Lehiaketa polita abiatu zuen Hirinetek orain dela aste batzuk. 140 hizki, bi lagunentzako bazkari bat eta #UdaGasteizen Twitter sare sozialeko etiketa (edo, sare sozial honetan jantziak direnak esango zuten moduan, hastag-a). Hainbat izan ziren beren ustetan uda Gasteizen zer den deskribatzera ausartu ziren lagunak. Soilik bizpahiru esalditan olerkiak sortzeko gauza direla ere erakutsi zuten batzuek. Garailea, ordea, bakarra! (Zorionak Irati!).

Faltan direnak pedalkadaz gerturatzeko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-07-29 08:58   Iritzia

Koldo Alzola 

Abian da Xenderak egitasmoa, Iñaki Landa kazetariak hasitako bidai solidarioa. Gasteiztarraren elkartasun ibilbideak Fleuryko (Paris) eta A Lamako (Pontevedra) kartzelak lotuko ditu bizikletaz. 1700 kilometroko bidea lagunak gatibu dituen bi presondegien artean, ekimen xume bat astebururo milaka kilometro egin behar izaten dituzten senide eta lagunen balentriaren gainean arreta deitzeko.

Ardatza

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-07-22 09:10   Iritzia

Manex Agirre


Egoera horietako bat, ia-ia egunerokoa, batzuontzat behintzat. Kafea hartzen ari naiz, beste pertsona batzuekin: guztira bospasei lagun izango gara. Tertulian ari gara, mahai baten bueltan. Elkar ezagutzen dugu, baina ez dago lagun minekin eduki ohi den konfiantza girorik gure artean. Eta, garrantzitsua: elkarrizketa gaztelaniaz da. Ni bakarrik naiz euskal hiztuna, koadrila honetan.

Zerk errotzen gaitu toki baten?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-07-11 09:11   Iritzia

Unai Villalba

 

Gai garrantzitsuak periodikoetan azken egunotan, eta nik uda buruan. Lan erreformak eragindako lan hitzarmenen galera, soldaten jaitsiera orokorrak, Bárcenas eta PP-ren korrupzioa, Snowden, Egipto, Garoña, Trebiñu, Euskal Herriko prozesua, epaiketak eta politikak… Munduak aurrera darrai, batzuetan okerrera agian, eta ni geldirik, udako beroaren eraginez ezin mugi. Gai garrantzitsu horietaz idatzi beharko nuke oraingoan, zuek horietaz ere pentsatu, irakurri, idatzi, eta eragin, baina nik behintzat gaur gogorik ez. Nik udako nagia buruan. Zuek zer?

Ari du uda

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-07-04 08:59   Iritzia Gaizka Amondarain

Pantailatik ikusten dut mundu zaharra sutan. Ez naiz kalera irteteko gai, nire buru eta bihotzaren arteko kontsentsuak egiten dit huts, hauts. Borondatea dut faltan eta alferkeria kiloka saltzeko. Eguraldia jartzen dut aitzaki, aste osoko lanak eragindako nekea bestela. Botoi bati ematen diot, dena dut aukeran, gero besteari, dena da aukeratzen dudana. Klik bakarrean zurekin egoteko gai naiz. Klik bakarrean itzali egiten zaitut. Uhinen bestaldean haut maiteago, out geratzeko beldurrari egiten diot ihes horrela, hemen babesten naiz nire segurtasun gabezietatik, pantailatik ikusten dut mundua zahartzen. Maskara jarri eta kalera irtengo nintzateke norbaiten bila, baina ez dut inon pertsonarik ikusten, dena da jendea, dena da ezereza.

Esan gabeko hitzen kartzela

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-06-28 08:52   Iritzia

ESANtxikiHaizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

Esan sentitzen duzuna, pentsatzen duzuna,  gorroto duzuna, maite duzuna…. ESAN! OIHUKATU! Erosotasunak isiltasunaren amildegira eramaten gaitu. Isilik egon eta ni bakean utzi. Hori da askok jarraitzen duten lema. Bidegabekeria batean aurrean, isildu. Maite duzun horri tutik ere ez aitortu. Zure iritzia eta ustea giltzapean gorde. Irribarre egin eta isildu. Egia esan, buruhauste anitz aurreztu ditzakegu horrela, makina bat liskar eta hamaika desengainu. Halaber, isiltasunean bizitzearen erosotasun horrek ehunaka hitz uzten ditu galbidean, noraezean, ahanzturan…

Botika ordainduen alde

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2013-06-27 11:44   Iritzia

Batzuentzat izenburua zalapartatsua izango da. Besteentzat jasangaitza. Eta botika asko hartzen dutenentzat, mingarria. Ados nago! Haserretzeko arrazoiak egon badaude. Eskubide baten murrizketa baino, beste eskubide baten lapurreta dugu, alegia. Neurri madarikatuak! Araurik gabeko herri aske batean biziko bagina…Baina, utopiak helduezinak dira. Horrela behar dute izan gainera. Ezin gauzatu daitezkeen planteamenduak dira. Halere, askok uste dute horretara daramatzan bidea inportanteagoa dela helmuga baino. Berriro ere, bat nator!

Ditxosozko bataila

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-06-21 09:00   Iritzia ditxosozko-batailaKoldo Alzola 

Egunotan hedabide ofizialek behin eta berriz gogorarazi digute gasteiztarroi saihestezinezko zita bat daukagula Gasteizko Batailako bigarren mendeurrenaren ospakizunekin. Foru Aldundiko Kultura Sailak ere aurtengo aurrekontuetako zati handi bat efemeride horren gorazarrerako bideratu du, beste proiektu kultural askoren kalterako. Eta erakundeek zein erregimenaren prentsa kutunak gertaera hura goraipatzeko ahalegin berezia egiten badute ere, inork gutxik ulertzen du zer demontre ospatu behar dugun.

Meta

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-06-17 02:00   Iritzia meta-david-mangana

Laukiak betetzean bera izatea daukagu helburu; hau da, irabazle nagusia. Beste bizitza bat irudikatuz kinieletan nahiz loterietan -nahiz eta abarretan- jokatzen dugu, astez aste, urtebetetze eta gehien gustatzen zaizkigun zenbakiak mantra bihurtuta. Loteriakoek, loteria kudeatzen dutenek, berriz, gu gauzkate zenbaki piramidearen gailurretik. Gure zain daude, astez aste, apaizek fededunei itxaroten dieten bezala.

Subjektua, predikaturik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-06-13 09:18   Iritzia

Manex Agirre

 

Enpoderamendu, subjektu, hegemonia, artikulazio. Denboraren poderioz gero eta zarata gehiago duten hitzak, Iñigo Aranbarrik ematen zion zentzuan. Bestela, galdetu zuen buruari (eta hau esango dut zuen irakurle-tipologia zehazteko ausardiarekin) testu honen lehenengo lau hitzak irakurri eta ez dizuen halako asperdura bat eragin; zera bat... “Merezi ote hau irakurtzea jarraitzeak, berriro matraka berarekin.” edo “badator txotxolo lezio-emale hau” esateko gogo bat.

Boluntario profesionalak

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Etxeberria 2013-06-06 02:00   Iritzia

Zuriñe Etxeberria

 

Twitter bidez jaso dut albistea: FesTVal jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da irailaren 2tik 7ra bitartean Gasteizen. Estatu espainoleko telebista kateek zein EITBk udazken-neguko denboraldirako estreinaldiak ezagutarazten dituzte jaialdi honetan. Egun horietan ere ohikoa izaten da “famosilloak” erdialdeko kaleetatik paseatzen bistaratzea, baita alfonbra berdetik pasatzen direnei argazkiak eskatzen dizkieten grupiak ere.

Hondakinen kudeaketa, Gasteizen bada zer hobeturik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2013-06-03 09:13   Iritzia Xabier Rico

Dezente ari gara entzuten hondakinen inguruan Gipuzkoan dauden ikuspuntu kontrajarriak. Badakit gizakiok gure mundu hau konplexu egin dugula. Baina niretzat hondakinen gaian printzipio bat dago: Erantzukizuna gurekiko, gure inguruarekiko, gure ondorengoekiko eta naturarekiko. Beraz, ahal den neurrian, gure ingurua jaso dugun bezala utzi behar dugu. Naturarengandik badugu zer ikasia.

'Los Bicivoladores'

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-05-23 10:08   Iritzia

Koldo Alzola

Gogoan dut eskolan «Los Bicivoladores» izeneko filma jarri zigutenean. Pelikulan Nichole Kidman nerabea hiri txirrindulari gaztetxo talde bateko liderra zen. Bi gurpilen gainean ibiltzen ziren batetik bestera bidegabekeriak argitzen, eta hain trebeak ziren pedalei eragiten, ez zuten apenas lurra ukitzen, bizikletan hegan zebiltzala zirudien. Garai hartan, gutxi gora behera ekingo nion nik hirian zehar txirringaz ibiltzeari.