alea.eus

Euskaraz bizitzeko gomendioak 6/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-28 07:27   Euskara

Erdaldun asko dago euskararen alde eta lan handia egin dute dagoeneko, baina euskararen erabilera errazteko pausu berriak eman beharra dago. Nola egin hori? Azaldu, bere portaeran dagoela gakoa: nahiz eta guztia ez ulertu, EGIN DEZALA BESTEARI ULERTZEKO AHALEGINA eta euskaldunari ez eskatzeko berehala erdarara pasa dadila.

Erdaldun asko dago euskararen alde eta lan handia egin dute dagoeneko, baina euskararen erabilera errazteko pausu berriak eman beharra dago. Nola egin hori?

Proposatu erdaldunari enpatia ariketa bat. Esaiozu zure lekuan ipintzeko, eta azaldu zuk euskaraz egin nahi duzula. Berak erdaraz nahiago badu, egin dezala, arazorik ez. Baina zuk EUSKARAZ NAHIAGO duzula adierazi. Hori da elkarbizitza: batak besteari bidea ematea, eta alderantziz. Galdetu nola uste duen berak lagundu dezakeela egoera horretan.

Azaldu, bere portaeran dagoela gakoa: nahiz eta guztia ez ulertu, EGIN DEZALA BESTEARI ULERTZEKO AHALEGINA eta euskaldunari ez eskatzeko berehala erdarara pasa dadila. Hasieran ez du guztia ulertuko, baina denbora laburrean, gero eta gehiago. Portaera hori lagungarri egingo zaio egoera askotan, adibidez:

-Norbaitek euskaraz hitz egiten dionean eta ondo ulertzen ez badu. Euskaldunak “bai” edo “ez” erantzungo dio eta horrela moldatuko dira.

-Euskaldunak dauden taldean edo bileran, normaltzat har dezala taldea euskaraz aritzea. Ondokoari eska diezaioke belarrira xurxulatzeko, adibidez.

-Whatsapp talde batean, euskaldunak euskara hutsean aritzen direnean, nahiz eta jakin erdaldunak ere badaudela taldean. Idatzitako mezu gehienak motzak dira, ulerterrazak. Eta luzeagoak badira, kopiatu eta interneteko itzultzaile automatikoa erabil dezake, edo konfidantzazko norbaiti galdetu.

Erdaldunentzako gomendioak, 7 hizkuntzatan, hemen: https://aguraineneuskaraz.wordpress.com/erdaldunentzako-gomendioak/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa