alea.eus

Euskaraz bizitzeko gomendioak 3/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 08:02   Euskara

Zuk euskaraz nahiago duzu esaiozu lasai, aktibatu besteak zure jokabidearekin, zuk euskara erabiltzen motibatuko dituzu, elkarrizketa motzetan beti euskaraz.

Ahaldundu, besteari azaldu zure preferentziak, zuk euskaraz nahiago duzu, esaiozu lasai. Ez duzu azalpen gehiagorik eman behar: “nik euskaraz NAHIAGO dut”.

Zuk euskaraz egiten baduzu, zure ingurukoek ere egingo dute. Agian, gaur egun erdaraz hitz egiten diezun batzuk euskaldunak dira; aldatu ohitura hori. Azalduiozu zure erabakia, edo besterik gabe, hasi eta jarraitu euskaraz. Aktibatu besteak zure jokabidearekin, haiek jarraituko dizute eta.

Erdaldunen artean bilatu konplizeak, erdaldun asko zure alde daude eta. Zuk euskara erabiltzen motibatuko dituzu eta euskara ezagutzeko gogoa piztuko diezu. Agurrak, aginduak, errutinak, esaldi motzak… erabili lasai! Agian, euskaltegian izena ematera animatuko dituzu.

•Eguneroko elkarrizketen %80 motzak edo oso motzak dira. Baliatu hori jende askorekin euskaraz egiteko: tabernetan, erosketak ordaintzean, bankuan, ezagunak… Betiko esaldiak dira, intuizioz ere uler daitezkeenak; hitz errazak, esaldi motz-motzak.
Motzean beti euskaraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa