alea.eus

Euskaraz bizitzeko gomendioak 1/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:37   Euskara

Euskal hiztun bezala agertu, har ezazu jokabide normaltzat guztiei euskaraz egitea, zuk ez duzu erabaki behar ea ulertzen duen ala ez, berak erdaraz eta zuk euskaraz, zergatik ez?

•Agurtu euskaraz: “Kaixo, egunon”. Horrela, besteen aurrean zure burua euskal hiztun bezala agertuko zara; “iepa” batek ez du funtzio hori betetzen.

•Ondoren, edonon eta edonorekin esan lehenengo hitzak euskaraz; horrek lagunduko dizu euskaldunak identifikatzen. Ez oinarritu itxuran, adinean, jatorrian… sorpresa ederrak hartuko dituzu eta gutxiago estresatuko zara. Har ezazu jokabide normaltzat guztiei euskaraz egitea.

Gerta liteke “e?” esatea; agian ez dizu ondo entzun edo ulertu… errepikatu euskaraz. Ez pentsatu euskaraz ez dakienik; ez hasi zu erdaraz! Zuk ez duzu erabaki behar ea ulertzen duen ala ez, bera hori esateko gai da eta.

Euskaraz ez badu hitz egiten, berak esango dizu edo erdaraz hitz egingo dizu. Baina euskara ez hitz egiteak ez du esan nahi ulertzen ez duenik. Euskararen ezagutza gero eta altuagoa da, aprobetxatu hau. Berak erdaraz eta zuk euskaraz, zergatik ez?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa