“Agurainen 75 ordu euskaraz” ekimena paperean jaso dute antolatzaileek

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2017-03-03 15:10   Euskara

“Agurainen 75 ordu euskaraz” ekimena paperean jaso dute antolatzaileek

Sei hilabeteko ibilbidea kontatu dute, ekimenaren asmoak, kezkak, balorazioa, ondorioak eta aurrera begirakoak.

Bukatu da Agurainen 75 Ordu Euskaraz, baina hau hasi baino ez da egin

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-11-12 17:30   Euskara

Bukatu da Agurainen 75 Ordu Euskaraz, baina hau hasi baino ez da egin

Hasi baino ez da egin. Argi eta garbi esan zuten antolakuntzakoek ekitaldi amaierako testua irakurtzean.

Agurainen 75 ordu euskaraz hasi da

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-11-09 12:22   Euskara

Agurainen 75 ordu euskaraz hasi da

131 kolektibo, erakunde eta establezimenduen 100 lagun elkartu ziren atzo ekitaldi hunkigarrian.

Aguraingo 130 kolektibok, erakundek eta establezimenduk elkarrizketa elebidunak erraztuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-11-06 07:04   Euskara

Aguraingo 130 kolektibok, erakundek eta establezimenduk elkarrizketa elebidunak erraztuko dituzte

Azaroaren 8a eta 11a bitartean izango da.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 8/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-11-04 06:46

Euskaraz bizitzeko gomendioak 8/8

Edozein egoera lasai hartzea komeni da; irribarretsu eta jarrera eraikitzailez. Guztietatik atera behar duzu zerbait ona. Asertibitatean oinarritu, ez nekatu, zureari eutsi eta sentitu eroso. Jarrera horri esker, zailak diruditen egoerak erraz bideratuko dituzu.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 7/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-11-04 06:40

Euskaraz bizitzeko gomendioak 7/8

Portaera berriak probatzea aurrepausu handia da baina zure portaera berriak ohitura bihurtzea da kontua. Beste hainbat arlotan bezalaxe (genero berdintasunean, ekologismoan...), hizkuntza arloan ere alda daitezke ohiturak. Eta garrantzitsuena: zenbat eta gehiagotan horrela jokatu, orduan eta errazago finkatuko duzu ohitura berria.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 6/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-28 07:27   Euskara

Euskaraz bizitzeko gomendioak 6/8

Erdaldun asko dago euskararen alde eta lan handia egin dute dagoeneko, baina euskararen erabilera errazteko pausu berriak eman beharra dago. Nola egin hori? Azaldu, bere portaeran dagoela gakoa: nahiz eta guztia ez ulertu, EGIN DEZALA BESTEARI ULERTZEKO AHALEGINA eta euskaldunari ez eskatzeko berehala erdarara pasa dadila.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 5/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-19 21:57   Euskara

Euskaraz bizitzeko gomendioak 5/8

Sarritan, konplexuen edo autoestimu faltaren ondorioz eta kortesiaren argudiopean, hizkuntza gutxituetako hiztunok gure hizkuntza dakigula ezkutatzen ikasi dugu eta ikasten jarraitzen dugu; eta jendearen aurrean erdaldun gisa aurkezten dugu geure burua, askotan inkonszienteki.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 4/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 08:08   Euskara

Euskaraz bizitzeko gomendioak 4/8

Biak zarete euskaraz hitz egiteko gai, baina erdaraz egiten duzue. Gaia aipatu behar diozu. Prestatu zure argudioak. Galdetu zer iruditzen zaion. Adostu zenbat, noiz... 0tik 100era ez da egun batetik bestera pasatzen, pausuak banan bana emanez baizik.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 3/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 08:02   Euskara

Euskaraz bizitzeko gomendioak 3/8

Zuk euskaraz nahiago duzu esaiozu lasai, aktibatu besteak zure jokabidearekin, zuk euskara erabiltzen motibatuko dituzu, elkarrizketa motzetan beti euskaraz.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 2/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:59   Euskara

Euskaraz bizitzeko gomendioak 2/8

Euskaraz hitz egiteko gai ez diren askok ulertzen dute eta gozatuko dute zuk euskaraz egiten badiezu, adostu haiekin zuk euskaraz egitea nahiago duzula, bilatu konplize bat eta azaldu zure preferentziak.

Euskaraz bizitzeko gomendioak 1/8

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:37   Euskara

Euskaraz bizitzeko gomendioak 1/8

Euskal hiztun bezala agertu, har ezazu jokabide normaltzat guztiei euskaraz egitea, zuk ez duzu erabaki behar ea ulertzen duen ala ez, berak erdaraz eta zuk euskaraz, zergatik ez?

Festetan?? Euskaraz!! Nola ba?

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:27

Festetan?? Euskaraz!! Nola ba?

Gauza jakina da tabernak gune oso garrantzitsuak izan ohi direla festetan, eta nahitanahiez tabernari eta txosneroak erreferente sozial bihurtzen dira egun batzutan bada ere. Hori dela eta, gune horiek izan ohi duten garrantzia baliatuz, bezero eta tabernarien arteko erlazioa euskaraz izan dadin bidea errazteko seinaleak jarriko dira.

¿Compartimos? Aguraingo merkatarientzako tailerra

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:23

¿Compartimos? Aguraingo merkatarientzako tailerra

88 dira jada azaroaren hasierako egun horietan euskararen erabilera errazteko konpromezua hartu duten merkatariak. Ehundik gertu dagoen zifra horretatik guztiek ez dute euskaraz egiteko erraztasun bera, eta hainbat galdera datorzkie burura: nola egin euskaraz egin nahi duenari bidea errazteko euskaraz egiten ez badugu? Zer egin dezakegu? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun bat eman nahian ¿Compartimos? tailerra emango da bihar Zabalarte etxean.

TELP tailerra irailaren 17an, euskaraz eroso aritzeko teknikak

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:20

TELP tailerra irailaren 17an, euskaraz eroso aritzeko teknikak

Beldurrik gabe euskaraz aritu behar zela izan zen plazaraturiko azken mezua; beldurrak sutara bota eta edonon eta edonorekin euskaraz aritzeko ausardia atera. Ez da erraza izaten hori ordea %100ean euskalduna ez den inguru batean. Nahiz eta euskaraz ulertu, zenbait lekutan gaztelaniaz aritzeko ohitura oso barneratua dago. Hori aldatzea da hain juxtu hilaren 17ko TELP ikastaro honetan irakatsiko dena.

Beldurra sutara, 75 ordu euskaraz egiteko beldurrik ez

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:18

Beldurra sutara, 75 ordu euskaraz egiteko beldurrik ez

Urtero bezala pasa den abuztuaren 29an San Juan sua piztu zen aspaldiko ohiturei eutsiz. Azken urteotan egin den bezelaxe Jeiki dantza taldea izan zen suaren inguruko ikuskizuna antolatzeko arduraduna, eta aurten eskaera berezi batekin gainera: gaitzat 75 ordu Euskaraz ekimena hartzea.

Bost hilabete jada

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-10-12 07:14

Bost hilabete jada

Jada badira bost hilabete Agurainen 75 ordu euskaraz ekimena martxan jarri zenetik, Agurainen euskaraz bizitzeko hautua egin dutenen kanpaina hain zuzen ere. Ordutik hainbat ekintza eraman dira aurrera ekimena ezagutzera eman ahal izateko.

Irten hizkuntzaren armairutik liburua eskuragai egoitzan; hartu, eraman eta gozatu!

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-06-20 23:26

Irten hizkuntzaren armairutik liburua eskuragai egoitzan; hartu, eraman eta gozatu!

Euskaraz eroso sentitzeko teknikak EUSKAHALDUN tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-06-20 23:22

Euskaraz eroso sentitzeko teknikak EUSKAHALDUN tailerrean

Joan zen ostegunean, hilaren 26an, Euskahaldun tailerra ospatu zen Aguraingo Zabalarte etxean. Euskaraz edonon eta edozeinekin eroso sentitzeko teknikak ikasi nahian, 30 lagun gerturatu ziren aretora eta arreta handiz jarraitu zituzten Mikel Urdangarinek emaniko aholkuak.

Egoitzaren lehen eguna, aparta!!

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2016-05-24 22:58   Euskara

Egoitzaren lehen eguna, aparta!!

Giro ederrean ireki zituen lehen aldiz ateak Aguraingo 75 ordu Euskaraz ekimenerako atondutako egoitzak. Eguraldia lagun, umoretsu eta alai zebiltzan Aguraindarrak ostiral arratsaldean, eta halaxe joan zen arratsa egoitzan ere.