Logoa

Kantari

Zer da?

Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko karaoke ikuskizuna da Kantari. Bertan neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen dituzte.

Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazle ezta galtzailerik izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.

 

 

 Abestiak

 Bideoak

 Argazkiak

 

 

Nork har dezake parte?

Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate aukera Kantarin parte hartzeko. Horretarako, 3 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte.

Parte-hartzaileentzako ARGIBIDE guztiak hemen.

 

Noiz egin da?

Azaroaren 27an, igandea, grabatu da Kantari karaoke ikuskizuna Gasteizko erdigunean dagoen Oihaneder Euskararen Etxean. Guztira, zortzi karaoke saio grabatu dira, eta 41 taldek parte hartu dute.

Datorren ikasturtean, saioa berriak egingo dira.

 

Kontaktua

Harremanetan jartzeko, deitu 945 22 21 53 telefonora edo idatzi helbide honetara: kantari@geuelkartea.eus.