Jardueraz beteta dator hiriko bizikleta kultura sustatzeko astea

Erredakzioa 2016-04-21 11:56   Ingurumena  Gasteiz

Jardueraz beteta dator hiriko bizikleta kultura sustatzeko astea

Erosketak bizikletaz egiteko aholkuak, mekanikari buruzko lantegiak, irteerak, erakusketak,  hitzaldiak eta bizikletaz ibiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroak Gasteizko Bizikletaren XV. Astean. Gasteizen egiten diren joan-etorrien % 13 bizikletaz dira.

Legutioko Ateko errepideko bide bat, bizikletentzat

Erredakzioa 2016-04-21 11:46   Ingurumena  Gasteiz

Legutioko Ateko errepideko bide bat, bizikletentzat

Hiriko auzo ezberdinetan bizikletak uzteko aparkaleku gehiago jartzea ere eskatu du txirrindularien elkarteak.

Zaraten aurkako ekintza plana onartu du Aldundiak

Erredakzioa 2016-04-19 12:37   Ingurumena  Araba

Zaraten aurkako ekintza plana onartu du Aldundiak

1,7 milioi euro inbertituko dira Arangiz, Sarria, Ametzaga, Murgia eta Ariñez herrien inguruan ibilgailuek eragiten duten zarata murrizteko.

Eredu jasangarrien bila

Anakoz Amenabar 2016-04-18 12:58   Ingurumena  Gasteiz

Eredu jasangarrien bila

Aztarna ekologiko txikiena uzten duen ingeniaritzaren kultura zabaldu nahi du Gasteizko Ingeniaritza Eskolak, eta esparru horretan lanean ari diren hainbat eredu elkartuko ditu biharko jardunaldietan.

 

2030 Agenda aztertuko dute Gasteizen, garapen iraunkorrerako bide-orria

Anakoz Amenabar 2016-04-15 15:37   Ingurumena  Gasteiz

2030 Agenda aztertuko dute Gasteizen, garapen iraunkorrerako bide-orria

Nazio Batuetan zehaztutako 17 helburuak zeintzuk diren aztertu eta horiek lortzeko mekanismoak azalduko dituzte, apirilaren 20 eta 21ean, Europa jauregian.

Garoñaren etorkizunak Iberdrola eta Endesaren arteko desadostasuna azaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-04-13 09:23   Ingurumena

Garoñaren etorkizunak Iberdrola eta Endesaren arteko desadostasuna azaleratu du

Garoña berriro irekitzeko asmorik ez duela dio Iberdrolak, zentral nuklearraren jabeetako batek. Endesa da bestea, eta harentzat ordea, zentralaren irekiera bideragarria da. Nuclenor –zentrala kudeatzen duen enpresa– osatzen duten bi bazkideak –jabetzaren %50 du bakoitzak– aurrez aurre daude.

Bisoi europar berri bat harrapatu eta identifikatu dute

Estitxu Ugarte 2016-04-12 14:33   Ingurumena  Araba

Bisoi europar berri bat harrapatu eta identifikatu dute

Izkiko parke naturalean harrapatu dute gaur goizean eta Martiodara eraman dute. Identifikatu ondoren, itzuli dute hartu duten errekara. Munduan desagertzear dauden espezieen artean arrisku gehien duenetarikoa da bisoi europarra.

Garoñako zentrala ez dela berriz irekiko iragarri du Iberdrolak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-04-11 18:27   Ingurumena

Garoñako zentrala ez dela berriz irekiko iragarri du Iberdrolak

Garoñako zentral nuklearra ez da berriz irekiko, "arrazoi ekonomikoak tarteko", Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak bertako sindikatuei jakinarazi dienez. Eldiario.es agerkariak argitaratutako informazioaren arabera, ELAk zabaldu du berria, konpainiako langileei igorritako e-mail baten bitartez.

Iberdrolarekin harremana hautsi du Erriberagoitiak

Estitxu Ugarte 2016-04-10 21:33   Ingurumena  Añana  Erriberagoitia

Iberdrolarekin harremana hautsi du Erriberagoitiak

Zuiak eta Zalduondok egindako urratsari eutsi dio Erriberagoitiako Udalak, eta Iberdrolarekin zituen kontratu guztiak bertan behera utziko ditu. 

Elorriagako araztegiak hezeguneetara isuriak jaurtitzen dituela salatu dute

Erredakzioa 2016-04-08 13:26   Ingurumena  Gasteiz

Elorriagako araztegiak hezeguneetara isuriak jaurtitzen dituela salatu dute

Irabazi udal taldearen esanetan, ""udalaren erantzukizuna da egoera honi amaiera ematea eta Eraztun Berdearen kontserbazioa bermatzea".

Material birziklaezinak erregai bihurtu dituzte Jundizko lantegi batean

Erredakzioa 2016-04-07 19:00   Ingurumena  Gasteiz

Material birziklaezinak erregai bihurtu dituzte Jundizko lantegi batean

Iaz, 3.193 tona ontzi heldu ziren Jundizko lantegira. Edukiontzi horira botatako hondakinen % 68 ontziak ziren; % 32a material birziklaezina.

Izkiko hagin basoaren babesa arautuko dute

Erredakzioa 2016-04-05 12:34   Ingurumena  Araba

Izkiko hagin basoaren babesa arautuko dute

San Justiko erreserba izenez ezaguna den eremua babestuko dute, momentu honetan hesi batez inguratuta dagoena, abereek haginak ez hondatzeko.

Dragoitxoek trenez bidaiatzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Martin Rezola 2016-03-30 15:12   Ingurumena

Dragoitxoek trenez bidaiatzen dute

2011ko udako arrats sargori –Gasteizen bakan– horietako batean izan zen. Arropa garbia zintzilikatzeko, leihoa zabaldu, eta hantxe zegoen, patioko alboko horman, geldi-geldi, niri begira, dragoitxoa (Tarentola mauritanica), gaztelaniaz salamanquesa deitzen dutena, Tyranosaurus rex txikia.

Parke naturalen biltzarra egingo dute Guardian, ekainean

Erredakzioa 2016-03-29 17:02   Ingurumena  Arabako Errioxa  Guardia

Parke naturalen biltzarra egingo dute Guardian, ekainean

Eremu babestuen gaineko biltzarrak 150 aditu eta teknikari bilduko ditu. Besteak beste, klima aldaketaren inguruko hitzaldia eta Guardiako hezeguneak ezagutzeko bisitaldia izango dituzte.

106 litro ur, egun eta pertsona bakoitzeko

Erredakzioa 2016-03-22 12:55   Ingurumena  Gasteiz

106 litro ur, egun eta pertsona bakoitzeko

Gaur, Uraren Mundu Eguna dela eta, Amvisak herritarrek energia-eraginkortasunaren alde egindako apustua azpimarratu nahi izan du.

Garoñaren behin betiko itxiera eskatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2016-03-18 09:54   Ingurumena  Araba

Garoñaren behin betiko itxiera eskatuko dute larunbatean

Arabako Batzar Nagusiek deitu duten ekitaldia 12:00etan hasiko da Probintzia plazan. Gaur goizean, Arabako Foru Aldundiak Garoña berriro irekitzeko espedientean agertzea onartu du.

Zuiak energia nuklearrean jatorririk ez duen enpresarekin luzatuko du argindarraren kontratua

Erredakzioa 2016-03-17 13:08   Ingurumena  Gorbeialdea  Zuia

Zuiak energia nuklearrean jatorririk ez duen enpresarekin luzatuko du argindarraren kontratua

Iberdrolarekin eten zuen Zuiak bere kontratua eta kooperatiba berde batek eskaintzen dio orain zerbitzua.

Gasteizek bat egingo du larunbatean 'Planetaren ordua' ekimenarekin

Erredakzioa 2016-03-15 12:48   Ingurumena  Gasteiz

Gasteizek bat egingo du larunbatean 'Planetaren ordua' ekimenarekin

20:30etik 21:30era hiriko leku esanguratsuenetako argiteria publikoa itzaliko dute. Egitasmoaren helburua mundu osoan ingurumenaren aldeko ahotsak batzea da.

Izkiko ohiko fruta arbolak berreskuratzeko egitasmoa martxan

Erredakzioa 2016-03-11 09:28   Ingurumena  Mendialdea

Izkiko ohiko fruta arbolak berreskuratzeko egitasmoa martxan

Mendialdeko herritarrek fruta arbolak babesean hartzeko aukera izango dute. Jarduera hori datorren larunbatean, hilaren 19an, egingo da Korresen.

Diru gehiago, Martiodako ingurumen heziketako programa gauzatzeko

Erredakzioa 2016-03-09 08:26   Ingurumena  Araba

Diru gehiago, Martiodako ingurumen heziketako programa gauzatzeko

Martiodako Faunaren Suspertegia kudeatzeko aurrekontuak %32ko gehikuntza izan du eta Pagoa Consultores Ambientales SL enpresari esleitu dio Foru Aldundiak.