Logoa

Legezko oharra

Arabako Alea Komunikazio taldeak  uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.

Alea.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; Arabako Alea komunikazio taldeak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. Arabako ALEA komunkazio taldeak alea.eus webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.

 

Informazio orokorra

Arabako ALEA Komunikazio taldea
Eskola kalea, 10, 13.bulegoa, 01001, Vitoria- Gasteiz, Araba 

Tel.: 945- 716009

Posta elektronikoa: info@alea.eus

IFZ (NIF): B01530823

 

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak Arabako Alea komunikazio taldearenak dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira Arabako Alea komunikazio taldearen jabetzakoak dira.

Webguneko edukia edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletzakoak direla aitortzen baldin baduzu eta baldintza berdinetan egiten baduzu.

Arabako Alea Komunikazio taldeak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere.

Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita info@alea.eus helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: Arabako ALEA Komunikazio taldea, Eskola kalea, 10, 13.bulegoa, 01001, Vitoria- Gasteiz, Araba.

 Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, Arabako Alea Komunikazio taldea ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.

Adingabeak

Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili nahi badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.

Lege aplikagarria

Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta Arabako Alea Komunikazio taldearen arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Gasteizko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.