Logoa

Komunitatea

Zer da Alea.eus-eko Komunitatea?

Alea.eus erabiltzen dugun guztion taldea da komunitatea. Kide eta erabiltzaileez osatuta dago.

 

Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?

  • Erabiltzaileak. Izena ematen baduzu (ezizen bat edo antzeko beste bat ere jar dezakezu), albisteetan erantzuteko aukera izango duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango.
  • Kideak Kideak dira izen-abizena duten erabiltzaileak, anonimoak ez diren taldeak... Benetako 'aurpegiak'. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute Alea.eus honetara.

 

Zer egin erabiltzaile bezala izena emateko?

Alea.eus webgunean, goian eskuinean, Sartu sakatu eta izena emateko galdetegia bete behar duzu. Bakarrik zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar dituzu.

Ondoren, profilan sartu eta zure datuak sartzeko aukera izango duzu.

 

Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?

Bi modu zehaztu ditugu erabiltzaile bat 'benetakoa' dela ziurtatzeko.

  • Sare sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile perfila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (facebook edo twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara 'kide' modura sare horretan dituzun datuekin (argazki eta izen-abizenekin).
  • Kide izaera eskatuta. Erabiltzaile bezala izena eman eta gero, bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure profilean eskatu alea.eus-i kide izaera. Kudeatzaile batek konprobatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera.

Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga Alea.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

 

Gogoratu arau sinple batzuk bete behar direla:

  • Alea.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago, hau da, erabiltzaile bihurtu.
  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Alea.eus-ek akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak egongo balira, Alea.eus-ek kentzeko eskubidea izango du.
  • Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Alea.eus-ek kendu egingo du.