Gorbeialdean ere berdintasuna dute helmuga

Mirian Biteri 2016ko aza. 25a, 11:57

Kuadrillan diagnosia eta udalerrietan planak garatzen dabiltza; eta hilaren 25erako askotariko ekintza antolatu dira.

Arabako gainerako hainbat kuadrillatan bezala, Gorbeialdekoan emakume eta gizonen arteko berdintasuna "benetakoa eta eraginkorra" izateko lanean dabiltza. Horrekin lotuta, indarkeria matxistaren inguruko diagnosia egiten ari da. Horrelako kasuetan jarduteko protokoloa jasoko du horrek.  Ekimen honekin bat datoz, bide batez, eskualdeko hainbat udalerri egiten ari diren Berdintasun Plana; Zigoitia, Zuia, Legutio eta Aramaio, esaterako.

Jarduera hauek garatzeko Berdintasun teknikariaren laguntza izango dute aurrerantzean.  Honen zereginak izango dira, besteak beste, ekintza positiboko neurriak sustatzea; erakundeen programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzeko bultzada ematea edo bereizkeria egoerak detektatzea.

Bestalde, indarkeria martxistaren aurkako egunaren bueltan askotariko ekimenak antolatu dituzte eskualdeko zenbait herritan:

Zuia
Azaroaren 25ean: Zuiako Udalak eta Gorbeialdeko Kuadrillak elkarretaratzea antolatu dute Murgiako Udaletxe plazan, 12:00etan.

Legutio
Azaroaren 25era arte, liburu gomendatuak, liburutegian.
Azaroaren 25ean:
• Tailerrak ludotekan, 17:00etatik 20:00etara.
• Babes pertsonaleko tailerra ikastolako tatamian, 18:00etan.
Azaroaren 26an, goizean askotariko kirol jarduerak antolatu ditu Legutioko Udalak pilotalekuan, Emakumea eta Kirola lelopean.
• Sokatira erakustaldia, 11:00etan, Badaiotz taldearen eskutik.
• Pilota partiduak, 11:30ean.
• Aizkora eta txokorra, 13:00ean.
• Jarraian, Arratiako umeen herri kirol erakustaldia.

Aramaio
Azaroaren 25ean, 19:00etan, elkarretaratzea plazan, eta, jarraian, bakarrizketa pleno aretoan: Sexijentziak askatuz.
Abenduaren 1ean, Espetxearen, borrokaren, EHaren iruditegiak aztertzen, fikziotik errealitatera hitzaldia, 18:00etan. Oihana Etxebarrietarekin.
Abenduaren 2an, Gazte gunie tailerra Sastiñan, 17:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide