Mairuelegorretako kobazulotik argitara

Naiara Lpz de Uralde 2016ko ira. 8a, 12:20
Mikel Ezkerro eta bere taldea dokumentala grabatzen

Mairulegorretako kobazuloan igandean ospatuko dute Euskal Jaia; urteetako pasadizoak arakatu ditu dokumental batek.

 

 

Araba mailan euskarari lekua egiten zaiola, eta duela urte batzuk ere horren aldarrikapena egiten zela adierazteko helburuarekin jaio zen Mikel Ezkerro Najera zuzendari gasteiztarraren lehen dokumentala, Mairulegorreta: iluntasunetik argitasunera. Gurasoek kontatutakoagatik festa ezagutzen bazuen ere, lagun baten gonbidapena jaso zuen arte ez zen ospakizuna ikustera gerturatu.

Gorbeiako kobazuloetan ikusitakoarekin liluratuta, gidoilariarekin hitz egin eta hortxe hasi zen urte beteko lan mardula. Proiektu xume honekin Euskal Jaia posible egin zutenak eta egun oraindik horren alde egiten duten pertsona guztiak omendu nahi zituzten; eta aldi berean, gai honi buruzko ikerketa formal bat egitea ere bilatzen zuten.

"Bere garaian jaia iluntasunean egiten zuten, eta ez bakarrik kobazuloan bertan izateagatik, ia ezkutupean egiten zen ospakizuna zelako baizik. Urteak pasa ahala, ordea, festa argiruntz joan da, sekretupetik ateraz. Izan ere, lehen ezinezkoa zen gure hizkuntza, kultura edota ohiturak modu librean erabiltzea, eta gaur egun aldiz, zentzu horretan askeagoak gara", dio Ezkerrok.

 

 

Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 73. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide