Gorbeialdeak energia berriztagarriak erabiltzen dituen enpresa batekin kontratatu du hornidura elektrikoa

Erredakzioa 2016ko eka. 10a, 10:36

Zaldundon ere energia berriztagarrien aldeko apustua egin zuten martxoan.

Gorbeialdeko Kuadrillak orain arte hornidura elektrikorako Iberdrolarekin sinatuta zuen kontratua bertan behera utzi du. "Aldaketa horren helburu nagusia eredu berde eta jasangarriruntz aurrera pausuak ematea da, beti ere, etorkizunari begira energia burujabetza helburua izanda", adierazi du EH Bilduk ohar baten bidez. Gorbeialdeakoa ez da energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duen Arabako lehen udalerria, Zalduondoko udalerriak martxoan egin zuen eta beste hainbat udalerrietan tramiteak hasita dituzte.

"Arabak zentral nuklearrik gabe bizi nahi duela argi utzi du eta beste eredu energetikoa posiblea dela pentsatzen dugunok konpromisoak hartu behar ditugu. Horregatik, Iberdrola eta Endesarekin apurtu eta energia berriztagarriak erabiltzen dituzten enpresak eta herri kooperatibekin kontratuak sinatzea defendatu dugu", azaldu du Ekaitz Diaz de Garaiok, Gorbeialdeko Kuadrillako presidenteak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide