Barrutik eragiteko

Anakoz Amenabar 2016ko eka. 2a, 10:10
Aramaioko Erain taldeko kideak. /A.A

Burujabetzaren inguruko lehendabiziko herri galdeketa egingo dute igandean, hilaren 5ean, Aramaion. Erain Debagoiena ekinaldiak bultzatuta, erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatuko dute jai giroan.

Lau urtean behin egiten diren hauteskundeez gainera bestelako biderik badelako, eta hori gauzatzeko Aramaion adostasun nahikoa lortu dutelako, igande honetan prest izango dituzte botopaperak. "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?". Galdera horri erantzun ahal izango diote 16 urtetik gorako aramaioarrek. Rosa Mondragonek, Xabi Igoak, Patxi Ibargurenek, Teresa Arriolabengoak eta Aitor Zabalak ez dute aukera galdu nahi. Herritarrei galdetzeari buruzko beldurrak uxatu eta bidea egiteko "beste pauso bat" izango dela uste dute.

Aramaion bezala, beste 33 udalerritan egingo dute galdera eta 148.000 lagunek izango dute horretarako aukera. Araban bakarra Aramaiokoa izango da. Iritzia emateko "momentu paregabea" dutela uste dute eta ez dutela hutsik egingo esan du Xabi Igoak, Aramaioko bertso eskolako kideak: "Iritzia emateko aukera bat da eta tristea bada ere, aukera izatea bera albiste da, beste hainbatek ezingo dutelako. Herri moduan, bestalde, etorkizunera begira zer nahi dugun erabakitzeko unea izango da, hainbat urtetan egindako lanaren ondoren, alde edo kontra, iritzia emango dugu".

 

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 63. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide