Arratzua-Ubarrundiak euskararen aldeko astea antolatu du lehen aldiz

Mirian Biteri 2016ko eka. 3a, 07:00

Arratzua-Ubarrundiako gazte asanbladak eta Udalak elkarlanean, 'Euskaraz Bizi Astea' gertatu dute aurten, lehen aldiz; horren bueltan, ostiraletik askotariko ekintzak egingo dituzte udalerriko hainbat herritan.

Orain arte Euskaraz bizi nahi dugu Eguna antolatu izan du bertako gazte asanbladak bere kabuz; azken bi urteotan egun osoko jaialdia egin dute Landa inguruan. Horri bultzada eman nahi izan diote, eta horretarako, Udalarekin jarri dira aurten harremanetan. 

     
Gazte asanbladako kide Joanes Galartzak nabarmendu du helburu bikoitza duela aste horrek: "Alde batetik, gure udalerrian euskaraz bizitzeko gogoa duten herritarrei hainbat bilgune eskaini nahi dizkiegu, euskaraz aritzeko aukera naturala izan dezaten". Eta bestetik, urteetan zehar udalerriko euskarazko kultura eskaintza handitzea ere du helburu.

Egitaraua, egunez egun:

Ekainak 3

  • 18:00: Zine foruma eta mural margotzea, Durako Sologanan.

Ekainak 4

  • 17:00: Euskararen aldeko herri martxa.

Ekainak 9

  • 19:00: Koldo Zuazorekin Arabako euskararen gainean gaur egun dakiguna hitzaldia, Zurbaoko txokoan.

Ekainak 11

  • 12:00: Herri kirolak.
  • 12:00: Haurrentzako puzgarriak.
  • 13:30: Olinpiadak.
  • 14:30: Bertso bazkaria, Oihane Perea eta Julen Zulaikarekin. Bertso bazkarirako txartelak 10 euroan daude salgai Gasteizko Garraxi tabernan; 660 63 07 78 telefono zenbakian ere eskatu daitezke.
  • 16:30: Mus txapelketa, umeen ikuskizuna eta Amaraunaren kontzertua.
  • 19:00: Dantza plaza.
  • 20:00: Ekitaldia.
  • 21:00: Kontzertuak: Astalapo, Egurra ta Kitto eta Ingo al Deu?.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide