Josep Pamies izango da Aramaioko Lorabarri Astean

Mirian Biteri 2016ko mai. 5a, 11:30

Bertakoari balioa emateko askotariko ekimenak dituzte maiatzaren 8tik 14ra bitartean, Aramaion.

Urtero bezala, ekintzaz josita dator hilaren 8tik 14ra Aramaion egingo duten Lorabarri Astea. Horra hor egitaraua:

Maiatzak 8

10:00etan, Etxaguendik Anbotostera ibilbide geologikoa. Ibilbidean zehar Aramaioko historia geologikoa, material ezberdinak, fosilak....ikusiko dituzte. Ekimen hori Elkarbizitza taldeak bultzatu du; Aramaioko San Martin eskola eta Alkartasuna guraso elkarteak elkarlanean duten proiektuaren baitan.

Maiatzak 9

16:30ean jubilatuen elkartean, azukrerik gabeko gozoak prestatuko dituzte lehendabizi, eta, 17:30ean, Amaia Diez de Monasteriogurenekin infusio dastatzea eta Azukreari stop tertulia: non dauden azukreak, zer eragin duten...

 Maiatzak 10

18:00etan, kultura etxean, Josep Pamiesen hitzaldia: sendabelarrak, koste baxuko terapiak, elikadura eta osasuna izango dituzte hizpide. Dulce Revolucion liburuaren idazlea izango da.

Maiatzak 11

18:30ean, Sastiñan Euskal Herriko ardo ekologikoen dastatzea Alaitz Galan Euskadiko Sommelier txapeldunordearekin. Arabar Errioxako Candido Besa upategia, Oibarko Mendiko upategia eta Irulegiko Borda Xuria upategietako ardoak dastatuko dituzte.

Maiatzak 12

19:30ean, Sastiñan pagomotzei buruzko bideo emanaldia eta Valentin Mugarzarekin tertulia. Tamalez galtzen ari den kultura ondasun hau jaso eta jarduera zail eta gogor hartan aritu ziren pertsonen testigantzak ezagutuko dira bertan.

Maiatzak 14

11:00etatik, Bixente Goikoetxea plazan, Lorabarri azoka.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide