Murgiara joan da 'GO!RBEIA' sareko ginkanaren saria

Mirian Biteri 2016ko mar. 17a, 11:32

Amaitzera doa Gorbeialdeko kuadrillak nerabeentzako antolatutako GO!rbeia sareko ginkana. Bihar, ostirala, egingo dute sari banaketa, Murgiako institutuko liburutegian. Bertako talde batek irabazi du aurtengo ginkana.

Arrakastatsua izan da 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ginkana, Gorbeialdea osoko 167 lagunek eman zutelako izena; denera, 80 talde. 

Urtarrilaren 11tik martxoaren 7ra bitartean, Internet bidezko bost proba egin behar izan dituzte astero nerabeek. Interneten dauden euskarazko jolas eta aplikazioak ezagutzea zen horren helburua.

Esan bezala, Murgiako institutuko talde batek irabazi du lehia; 600 euroko bonu saria jasoko du Bai Ziurtagiria duten komertzioetan erabiltzeko. Horrez gain, parte-hartzaile guztien artean puntako teknologiako inpresora zozketatuko dute bihar, 14:00etan, egingo duten ekitaldian.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide