Gasteizko gizarte etxeak zabalik, kontrol ofizialek eta atezainek greba bertan behera utzi ostean

hirinet 2013-02-25 17:16   Gizartea

Gasteizko-gizartea-etxeak-zUdalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute aurreko ostiralean hasi zuten greba. Erabakia gaur bertan hartu dute langileen batzordeak zein kolektiboaren ordezkariek, Javier Maroto alkatearekin eta arduradun politiko eta teknikoekin bildu ostean. Langileen batzordearen esanetan, jarrera aldaketa egon da udal gobernuaren aldetik eta akordio bat lortzeko lehen urratsak eman dira, hala nola, langileek eskatzen zuten moduan, enplegua suntsituko ez duela esan du udalak.

Gizarte etxeak eta kiroldegiak itxita egon daitezke, kontrol ofizialen eta atezainen greba dela eta

hirinet 2013-02-21 17:44   Gizartea

gizarte etxeak itxitaAzkenean, Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek grebari ekingo diote bihar eta horrek esan nahi du gizarte etxeak, kiroldegiak eta bestelako udal instalazioak itxita egon daitezkeela.

Udal langileek aurreko astelehenean hasi nahi zuten greba mugagabea baina “negoziatzeko nahia” ikusi zuten udal gobernuaren partetik eta bertan behera utzi zuten deialdia. Izan ere, negoziaketak PPk emandako “ultimatum” batekin amaitu zirela adierazi dute udal langileek eta gainera, euren aldarrikapenak jaso ez dituztela salatu dute.

Gasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute greba-deialdia

hirinet 2013-02-19 12:40   Gizartea

Gasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute greba-deialdiaGasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute greba-deialdia. Hori dela eta, momentuz, udalaren kiroldegiek, gizarte etxeek zein eraikin publikoek ez dituzte ateak itxiko. Izan ere, funtzionarioen ordezkariek protesta martxoaren 1era arte atzeratzea erabaki dute, PPrekin bilera egin eta honek Hiritarren arretarako plan berria negoziatzeko eta enplegu publikoa mantentzeko asmoa baduela ikusi ostean.

Vitoria-Gasteiz Green Capital munduan barrena

hirinet 2013-02-19 11:33   Gizartea

vitoriagreencapitalenelmundoGreen Capital sariak munduan barrena izan duen ohiartzuna isladatzen duen mapa interaktiboa prestatu du Gasteizko Udalak. Green Capital urteak “318 aukera eman ditu munduan zehar ezaguna izateko” Javier Maroto alkatearen esanetan, izan ere Udalak emandako datuen arabera 198 ordezkaritza etorri dira Euskal Herritik zein nazioartetik eta Udalaren ordezkariak beste 120 hiritan izan dira Gasteizek ingurugiro arloan bultzatzen dituen politikak azaltzeko.

Euskararen erabilera Gasteizko udal zentroetan, 39tik soilik 5etan bermatuta dago euskarazko artapena

hirinet 2013-02-14 17:31   Gizartea

39-udal-zentroetatik-soilikHerritarrak artatzeko udal langileen mugikortasun planaren arabera, 39 udal zentroetatik soilik 5etan euskarazko artapena bermatuko dela salatu du Bildu udal taldeak. “Dokumentuaren arabera, elebitasuna bakarrik bermatuko da berariazko mikroplanak dauzkaten Ibaiondo, Pilare eta San Andres gizarte-etxeetan, Arriagakoan eta Ariznabarrako kiroldegian. Mugikortasun planeko 147 lanpostuetatik soilik 36k (% 24k) daukate euren hizkuntza eskakizunean derrigorrezko data, hots, lanpostuen % 76k ez dute bermatzen herritarrak euskaraz artatzea”, azaldu du udal taldeak.

Gizarte etxeak eta kiroldegiak itxita, Udalaren kontrol ofizialen eta atezainen greba dela eta

hirinet 2013-02-14 14:22   Gizartea gizartea-etxeak-eta-kiroldeGasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek greba egingo dute astelehenetik aurrera. Modu honetan, udalaren kiroldegiak, gizarte etxeak zein eraikin publikoak itxita gera daitezke.

Gasteizko Udalaren inbertsioak 2013an

hirinet 2013-02-12 13:31   Gizartea

gasteizko udalaren inbertsioak 2013anPPk eta EAJk Gasteizko Udalaren aurrekontuak aurrera ateratzeko egin zuten akordioaren zehaztasunak argitzen doaz pixkanaka eta kultura eta kirol arloei bideratutako diru sailak argitaratu ostean, aurreikusitako inbertsioen berri eman dute oraingoan.

Hala Bedi irratiak Izan Media irrati tailerren II. edizioa antolatu du

hirinet 2013-02-08 12:52   Gizartea izan-media-halabedi-txikiaHala Bedi irratiak, bigarren urtez jarraian, otsailaren 13rako irratigintzari buruzko tailerrak antolatu ditu.Helburua kaleko jende arrunta irratira hurbilaraztea da. Irratian parte hartzea edonoren eskura jartzea, azken batean. Horretarako, arratsaldeko 17.00etan, Hala Bedi irratian bertan lau tailer ezberdin eskainiko ditu aldi berean. Tailer guztiak, hala ere, ez dira irratian bertan egingo.

Gasteizko erdialdeko zenbait kaletan bizikleta erabiltzea debekatuko du Udalak

hirinet 2013-02-05 18:32   Gizartea

bizikletaren-erabilera-gastUdal gobernua bizikletaren erabilera arautzeko ordenantza berritzen ari da eta oraindik udal talde guztiekin eztabaidatu ez duen arren, arautegi berriaren ildo orokorrak aurkeztu ditu. Zirriborro honen arabera, bizikletaren erabilera debekatuta egongo da  erdialdeko kale eta gune nagusietan, hala nola, Jesusen Zerbitzariak, Posta, Dato, San Prudentzio eta Diputazio kaleetan, Plaza Berrian eta Andre Mari Zuriaren enparantzan.

Salhaketa Langraitzeko segurtasun zuzendariorde ohiak aurkeztutako indultu eskaeraren aurka agertu da

hirinet 2013-02-05 09:51   Gizartea Salhaketa Langraitzeko segurtasun zuzendariorde ohiak aurkeztutako indultu eskaeraren aurkaProzesuan alde pertsonatu bezala, SalHaketari eskatu egin  zaio Langraitzeko Espetxearen Segurtasun Zuzendariorde ohiak, bere zaintzapean zeuden bi emakume presoei izaera sexualeko proposamenak egiteagatik 2 urteko espetxe zigorra (betetzen ari ez dituena) eta  gaieztapenezko 12ra kondenatua izan eta errudun deklaratu izateagatik, aurkeztutako indultu eskaeraren aurrean posizionatzea. Hasieratik “indultu honen ematearen aurrean gure erabateko errefusa” adierazi nahi izan du elkarteak.

Arabako ostalaritzako langileek greba egingo dute otsailaren 6tik 10a arte

hirinet 2013-02-04 10:21   Gizartea

arabako ostalaritzako langileen grebaArabako ostalaritzako langileek, datorren asteazkenean hasita, bost eguneko lanuztea hasiko dute, Gasteizen saskibaloi Errege Kopa jokatzen den astean eta Inauteriak ospatzen diren asteburuan.

Maider Unda, Eli Pinedo eta Patricia Elorza, pregoilariak

hirinet 2013-01-30 10:16   Gizartea

pregoilariakIazko Londresko Olinpiar Jokoetan dominak lortu zituzten Maider Unda borrokalaria eta Eli Pinedo zein Patricia Elorza eskubaloilariak izango dira aurtengo San Prudentzio jaietako pregoilariak.

Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares: “Garen bezalakoak izaten laguntzen gaitu bidaiatzeak”

hirinet 2013-01-29 11:51   Gizartea

bizikletaz munduan7Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclaresen abentura 2012ko udan hasi zen. Izan ere, Asiako txoko ezberdinetara eramango dituen bidaia egiten ari dira, bizikletaz eta patxadaz, herrialde bakoitza gertutik den bezala ezagutzeko. India, Nepal eta Myanmar zeharkatu dute dagoeneko gasteiztarrek eta elkarrizketa hau egiteko Bangkok-en harrapatu ditugu merezitako atsedena hartzen; baina laburra, Cambodia, Laos edo Txina.. zain dituzte eta. Bitartean, Koldo eta Ainhoaren bidaia ‘Mundua bizikletaz’ blogean jarraitu dezakezu.

Zertarako ez du balio izan Green Capital izateak?

hirinet 2013-01-28 13:30   Gizartea

greencapital1Turisten etorrera %8,1 moteldu da 2012 urtean. Langabeziak gora darrai etengabe Gasteizen, eta Araban %18,3an da, iaz halako bi. Green Capital izendapenak saldu zenaren aldean eragin urria izan du herritarren ongizatean.

Emeki proiektua:"Gurasook askotan umeen sexualitateaz kezkatzen gara, eta agian zentzudunagoa litzateke geureaz arduratzea"

hirinet 2013-01-28 10:36   Gizartea

emeki1Basotxo elkarteak, Emeki proiektuaren eskutik, proposamen bikoitza dakar otsailean. Batetik, ‘Umeen sexualitatetik geure sexualitatera’ ikastaroa, otsailaren 3an, eta bestetik, ‘Samurtasun Tailerra  Zure sexualitatera hurbilpena’, otsailaren 16an eta 17an.  Gasteiztik oso gertu (Monasterioguren) izango da, euskaraz eta gaian adituak diren Aingeru Mayor eta Olatz Marcos sexologoekin. Bi ekintza hauetan jorratuko diren gaiei hurbilpena egin nahian, Emeki proiektua osatzen duen bikote honekin solas egin du Hirinetek.

Mendialdea eta Añana, euskara teknikaririk gabe

hirinet 2013-01-25 14:56   Gizartea aldundiaArabako Foru Aldundiak 2013ko aurrekontu proiektuan euskara sustatzera bideratutako egitasmotan murrizketa handiak egin eta 2012ko aurrekontuetan kuadrilletako euskara teknikarientzako 233.000 euroak kendu zituen. Gauzak horrela, kuadrillek ez dute jaso euskarazko teknikariak mantentzeko diru saila eskatzeko deialdia eta horren eraginez, Añanako eta Mendialdeko kuadrillek euskara teknikariak kendu dituzte. Aguraingo, Zuiako, Arabar Errioxako eta Aiarako kuadrillek, aldiz, teknikariak mantenduko dituzte, lanpostu horren gastua bere gain hartuz. Dena den, Arabako Aldundiari eskatu diote zerbitzuari eusteko.

Bizikletaren erabilerak indarra hartu du Gasteizen

hirinet 2013-01-25 13:39   Gizartea

BizikletakAraban bizikletaren erabilerak gora egin duela begi-bistakoa da eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 2012an egindako azterketan jasotako datuek ere horrela adierazten dute. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan oinez eta bizikletaz egindako joan-etorrien hazkundea nabarmendu da. Izan ere, herritarren joan-etorrien hazkundearen zati handi bat jasangarritasunaren aldeko mugikortasun-moduei dagokie, oinez edota bizikletaz egindako joan-etorriei, alegia.

Aurrekontu akordioa Gasteizko Udalean

hirinet 2013-01-23 18:16   Gizartea maroto_urtaranPPk eta EAJk akordio bat lortu zuten atzo eta azkenean aurtengo aurrekontua adostu dute. Javier Maroto alkateak eta Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak prentsaurrekoan adierazi bezala,  2013ko udal aurrekontua 342 milioi ingurukoa izango da, iaz baino 40 milioi gutxiago. Horrez gain, Urtaranek azaldu duen moduan, “ez da aurrekonturik onena baina ez du zorrik sortuko eta hortaz, aurrekontuen egonkortasuna bermatu egingo da aurten”.

Araban ere txotx!

hirinet 2013-01-15 13:46   Gizartea

txotxUrtearen hasierarekin, sagardotegiak txotx garaiari hasiera ematen hasi dira poliki-poliki. Gipuzkoakoak dira tradizioz edari fresko hau dastatzeko milaka pertsona erakartzen dituztenak. Baina Araban ere bertako sagarrez egindako sagardoaz gozatzeko parada dugu aspaldi. Izan ere, aurtengo uzta oparoa izan da eta komertzializatzeko zein etxean kontsumitzeko, 80.000-100.000 litro inguru ekoiztu dira probintzia osoan. Hori dela eta, Arabako sagardogileek urtarrilaren 17an, ostegunean, Arabako Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dute Aramaioko Iturrieta Sagardotegian. Gose musika taldeak kupelak zabaldu eta lehen txotxa egingo du. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Juanjo Peciña Arabako Sagar eta sagardorgileen elkarteko kidea eta Aramaioko Iturrieta Sagardotegiko arduraduna izan dugu solaskide.

“Milaka kilometrotara urrunduta egon arren, berotasuna gure senideengana iristea lortzen dugu”

hirinet 2013-01-10 10:14   Gizartea

aracelilopezelkarrizketaHerrira mugimenduak urtarrilaren 12rako antolatu duen Herri Mobilizazio Orokorraren atarian, preso dagoen Unai Lopez de Ocarizen ama den Araceli Lopezekin hitz egin du Hirinet-et.