Arabako ostalarien topaketa

hirinet 2013-04-11 19:06   Gizartea

arabako-ostalarien-topaketaArabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak "Giro onean" kanpainaren aurkezpena egingo du apirilaren 12an, ostirala, 12.00etan Guardiako Villa-Lucia ardoaren erakustokian, ardoa eta euskara uztartuz.

Kanpainak Arabako ostalaritza establezimenduetan, upeltegi eta ostatuetan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea du xede.

 


Ataramiñe proiektu berria

hirinet 2013-04-11 12:42   Gizartea ataramine-gasteizAtaramiñe proiektuko arduraduna dugu Oier Gonzalez Bilbatua. Kartzelako sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzearekin batera, Ataramiñek euskal preso, iheslari zein deportatu politikoen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea du xede. Gaur, arratsaldeko 20:00etan Zapateneo Kultur Gunean proiektua beraren aurkezpena izango da, olerki musikatuen laguntzaz.

Bizikletak aparkatzeko 1.628 leku berri Gasteizko auzo guztietan

hirinet 2013-04-10 10:18   Gizartea

bizikletak-aparkatzeko-lekuUdatik aurrera hiriak bizikletak aparkatzeko 1.628 leku berri (824 gailu jarriko ditu, horietako bakoitzean bi bizikleta aparkatu daitezke) izango dituzte gasteiztarrek.

Hiriko bizikleta mugikortasuna hobetzeko, eta bizikletaren erabilera hiri garraio gisa hazten ari denez, Salburua eta Zabalgana auzoetan bizikletak aparkatzeko 111 leku gehiago jarriko dira, ikastetxe, haurrentzako jolastoki, osasun zentro, farmazia eta supermerkatuen ondoan. Lakua-Arriaga eta Lakuabizkarrean 78 banatuko dira, eta erdigunean, 278, gehienak Eskola kalean, Erdi Aroko hiriguneko Enpresa Zentroaren ondoan, Loma Jeneralaren plazan eta Olagibel kalean.

‘Araba Borrokan’ ekimenak manifestazioa egingo du apirilaren 11an

hirinet 2013-04-10 09:48   Gizartea

araba-borrokan-kartelaEnpleguaren eta eskubide sozialen alde borrokatzeko sindikatuek, langile batzordeek eta eragile sozialek  sortu duten ‘Araba Borrokan’ ekimenak manifestazioa egingo du datorren apirilaren 11an, ostegunean, 19.00etan (Bilbo plazatik).

Gasteizko Udalak euskara baztertzen jarraitzen du

hirinet 2013-04-09 10:00   Gizartea gasteizko-udalak-euskara-baEuskarari dagokionez Gasteizko Udalak ez du legea bete nahi eta euskara txiki-txiki agertzen da askotan, gazteleraren ahalguztidunaren azpian. Asko dira Udalaren jarrera hau agerian uzten duten adibideak. Azkena, Gasteizko Udalak enplegu plana iragartzeko Youtube-n zintzilikatu duen bideoa dugu. Bideoaren izena gaztelera hutsez dago, eta bideo barruan agertzen diren testuetan desoreka iraingarria, gaztelera handi-handia eta euskara tamaina askoz txikiagoan. Horrez gain, hiriko kaleetan ikusgai diren Udalaren iragarkietan ere bi hizkuntzen arteko desoreka ikus daiteke. Hauetan guztietan PPk lehentasuna ematen dio gaztelerari eta euskarazko testua letra txikietan jartzen dute.

Kaleratzeak Stop plataformak PParen aurkako eskratxea egingo du bihar Gasteizen

hirinet 2013-04-08 14:25   Gizartea

eskratxea-gasteizenKaleratzeak Stop plataformak “eskatxe informatibo” bat egingo du bihar, 19.00etan Olagibel kalean, PPren egoitzaren aurrean. Protesten helburua PPk etxe kaleratzeen inguruan duen jarrera aldatzea da, izan ere plataformako kideak ez daude ados popularrek Espainiako Kongresuan eztabaidatzen ari den hipoteken legean proposatu dituzten aldaketekin. PPko kideek ordea behin baino gehiagotan hitz egin dute eskratxeaen aurka, ez demokratikoak direla leporatuz eta jarrera ez dutela aldatuko iragarri dute.

Arropa eta etxeko tresna txikiak jasotzeko 20 edukiontzi jarriko dira Gasteizen

hirinet 2013-04-08 10:07   Gizartea

ohial-hondakinen-edukiontziApiriletik aurrera gasteiztarrek edukiontzi berria ikusiko dute kaleetan. Krema koloreko ontzi berri honek oihal hondakinak, oinetakoak eta tresna elektriko eta elektroniko txikiak gaika bilduko ditu. Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak iragarri bezala, “edukiontzi berriarekin ingurumen eta gizarte helburuak beteko ditugu, erabiltzeko moduan dauden jantziak eta oinetakoak Gasteizko Cáritasera bidaliko baitira”.

36ko gerrako Arabako hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian

hirinet 2013-04-03 18:17   Gizartea aranzadi-hobi-komuna-zigoitAranzadi zientzia elkarteak jakitera eman duenez, 1936ko gerran hildakoak lurperatzeko Araban egin zuten hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian. Hobian 11 gorputzen hezurrak daudela azaldu dute.

Bihar hasiko dituzte hobitik hezurrak ateratzeko lanak. Zigoitiako Udalak hildakoen omenezko ekitaldi bat ere antolatu du biharko, lekuan bertan. Aranzadi Zientzia elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak elkarrekin egindako lanaren ondorioz aurkitu dute hobia, eta elkarrekin egingo dituzte hobia husteko lanak.

4.600 turistek bisitatu dute Gasteiz Aste Santuan

hirinet 2013-04-03 17:41   Gizartea

gasteiz-turistakGasteizko Turismo bulegoak jasotako datuen arabera, 4.600 bisitari izan ditu hiriak Aste Santuko bost egunetan. Zehazki, 4.610 lagun joan dira informazio eske plaza Berrian kokatuta dagoen Turismo bulegora,  iaz baino %2’08 gehiago. Ostegun santua izan da egunik jendetsuena, 1.205 bisitariekin.

Udaraba udalekuetan izena emateko epea zabalik

hirinet 2013-04-02 12:47   Gizartea

 

 

Udalekuak_2013Arabako Foru Aldundiak urtero antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea apirilaren 2tik 12ra bitartean egongo da zabalik. Guztira, 2.760 leku eskainiko dizkie Aldundiak 7 eta 17 urte bitarteko gazteei, Udalekuak, Barnetegia eta Gazte Bidaiak programetan. Izen-ematea Internet bidez edo Jesusen Zerbitzarien kalean kokatuko dagoen bulegoan egin daiteke. Plazen esleipena egiteko zozketa, berriz, Ignacio Aldecoa kultura etxean izango da apirilaren 17an.

Martxoan langabeziak gora egin du Araban

hirinet 2013-04-02 10:24   Gizartea

langabezia-martxoanMartxoan ere gora egin du berriro ere langabeziak Araban. 325 langabe gehiagok izena eman dute Lanbidek Araban dituen bulegoetan, %1,15 gehiago.

Guztira 28.643 langabe zeuden Araban martxoaren 31n. Azken 12 hilabeteetan ere gora egin du kopuruak, iazko martxoan baino 3.376 langabetu gehiago, %13,36ko igoera. Hego Euskal Herriko igoerarik altuena, izan ere azken urtebetean Nafarroa, Bizkaian eta Gipuzkoan igoera %10ekoa izan da.

Vitalquiler airean eta ikara 700 familien artean

hirinet 2013-03-26 17:50   Gizartea vitalquilerDatorren urteari begira, Vitalquiler programaren jarraipenak kolokan segitzen du eta, horren eraginez, alokairuzko etxebizitza hauetan bizi diren 700 familiek ikaraz begiratzen dute etorkizuna. Orain arte, 35 urte baino gutxiago izateagatik, Vital Kutxako Gizarte Ekintzak eskaintzen zuen laguntza ekonomikoari esker, 350 eta 400 arteko batez besteko alokairua ordaintzen egon dira gasteiztar asko eta asko. Bost urteko kontratua sinatzen zuten alde interesatuek, nahiz eta bertan agertzen ziren baldintzak urtero errebisatzen ziren.

Mikel Irizar: "Esanguratsua da alfabetatzean eta hedabideetan baliabideei eustea"

hirinet 2013-03-25 10:04   Gizartea mikel-irizar-aurrekontuakJaurlaritzaren aurrekontu proposamena ezagutu aurretik, zalaparta handia ibili da hainbat sektoretan eta euskalgintzak murrizketa handiak aurreikusten zituen. Behin proposamena ezagututa, TOKIKOMen (Hirinet Tokikom-eko kide da) presidente Mikel Irizarri galdetu diogu gai honen gainean.

Arabako Txakolinaren uzta berria

hirinet 2013-03-15 12:44   Gizartea arabako txakolinaren uzta berriaArabako Txakolina Jatorrizko Deiturak sekulako ekoizpen errekorra lortu du aurten, mahatsaren %45eko igoerarekin. Gainera, mahatsaren kalitatea bikaina dela adierazi du Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak (JDKA). Hego-haize ugariek mahastien osasuna bermatu dute eta erabakigarriak suertatu dira prozesu begetatiboan”, azaldu du.

Martxoak 8, emakumeekin solasean

hirinet 2013-03-08 01:00   Gizartea

martxoak-8,-emakumeekin-solMartxoaren 8an ospatzen den emakumeen nazioarteko egunean Gasteizko emakume ezberdinekin solas egin du Hirinet-ek. Bilgune Feministako Maider eta Haizea, Idoia, Lorea, Txote eta Bego dira bideo-erreportaje honen protagonistak. Eurekin feminismoaz, emakumeen eskubideez eta berdintasun politiken inguruan hitz egin dugu.

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna: DEIALDIAK

hirinet 2013-03-07 01:00   Gizartea

martxoak-8-deialdiakMartxoaren 8rako Gasteizen antolatu diren ekintza ezberdinak:


-12.30ean konzentrazioa Gasteizko Parlamentuaren aurrean / Emakumeen Mundu Martxa

 

- 20:00etan manifestazioa San Antonen

 

Gasteizko Gazte Mugimenduak Martxoak 3ko elizan jarraituko du aste osoan

hirinet 2013-03-04 13:34   Gizartea MARTXOAK 3 GASTEIZKO GAZTE MUGIMENDUAMartxoak 3ko elizan gaua pasa ostean, gazteek apaizaren bisita jaso dute. Apaizak bere oniritzia eman die eta momentuz bertan aste osoa pasatzeko asmoa dute.

Gutxinaka jende gehio hurbiltzen ari zaie norbanako eta kolektibo ezberdinen atxikimenduak adierazteko, baita prentsa eta komunikabide ezberdinak ere.

Atzo, martxoak 3, Gasteizko zenbait gaztek 76ean gertakariak burutu ziren elizara sartzea erabaki zuten, eredu asanblearioa  hizpide izanik garaietan agerikoak izan ziren elkartasunezko eta elkarlanezko baloreak berpizteko.

Norberto Mujika, martxoak 3ko sarraskietan zauritua: “Indemnizazioekin eta dominekin isilarazi nahi gaituztela dirudi”

hirinet 2013-03-02 12:18   Gizartea

Martxoak-3-Norberto-MujikaMartxoak 3 ditu… zer datorkizu burura?

Hainbat gauza, dagoeneko, “martxoak 3” asko pasa dira. 1976ra atzera eginez gero, oroimen guztiak nahiko txarrak dira. Hala ere, sarraskia gertatu baino lehen, ilusioa zen nagusi, langileon arteko elkartasuna oso handia zen eta hori kaleetan nabaritzen zen. Lantegietan, greban zeuden kideen egoeraren berri emateko asanbladak egiten ziren. Aurrera eramaten ari zen borrokak bere fruituak ematen zituela ikusten genuen. Hilabetez luzatu zen grebak iraun bitartean ikasleen, langileen eta etxeetan lanean aritzen ziren emakumeen elkartasuna nabarmenduko nuke.

Martxoak 3, herri ekimenetik inplikazio instituzionalerako bidean

hirinet 2013-03-01 15:04   Gizartea

martxoak-3Egia, Justizia, Kalte-ordaina eta Ez-errepikatzeko Bermeak. Horixe da 1976an poliziak Gasteizen eragindako sarraskiaren biktimei dagozkien eskubideak ziurtatze aldera Martxoak 3 elkarteak borrokatzen duen helburu nagusia. Elkartea 1999an  ikuspegi zehatz horrekin jaio bazen ere, denborarekin planteamendu zabalago batera egokitu da, bai Euskal Herrian baita Estatu espainolean ere, mugimendu memorialistak bizi duen bilakaeran kokatu daitekeena.  Jazotako beste kasu batzuetan bezala, 1976ko sarraskia gertakizun isolatu bat balitz ezin daitekeelako hartu eta hori izan da lan-dinamikari dagokionez aldaketa garrantzitsuena azken 15 urte hauetan. Honen inguruan, elkarteko komunikazio arduraduna den Lander Garciak azaltzen duenez, “70. hamarkadan botere faktikoek  diktadura bat egungo monarkia konstituzionala bihurtzeko prozesu bat bideratzeko zigorgabetasun eredu bat eraiki zutenez, eredu honi aurre egiteko beste eragileekin batera elkarlanean aritzeko beharra ikusi da”. Izan ere, zigorgabetasunari eta ahanzturari “erantzun bateratu bat eman behar zaie”.

LOMCE Hezkuntza erreformaren aurkako mobilizazioak. Endika Rodriguez STEE-EILAS-eko Arabako arduradunari elkarrizketa

hirinet 2013-03-01 13:05   Gizartea martxoaren 2an LOMCEren aurkako manifestazioakMartxoaren 2an ELA, LAB eta STEE- EILAS sindikatuek hezkuntza erreformaren aurkako mobilizaziora deitu dute, Euskal Herriarentzako erasotzat jo baitute Espainiako Gobernuak egin asmo duen hezkuntza erreforma. Gasteizko manifestazioa Bilbo plazatik abiatuko da 19.00etan. Bitartean, LOMCE aurreproiektua hezkuntzan izango dituen eraginak argitzeko, Endika Rodriguez STEE-EILAS-eko Arabako arduradunarekin hitz egin dugu.