Energia Jardunaldiak Gasteizen

hirinet 2013-05-07 11:20   Gizartea

energia-jardunaldiakMaiatzaren 8tik 11ra bitartean energia hizpide izango dute Fracking Ez Araba, Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Gabeko Ingenieritza kolektiboek antolatu dituzten jardunaldiek. Hitzaldiak, eztabaidak, dokumentalak, bazkari ekologikoa zein tailer ezberdinak izango dira Aldabe gizarte etxean zein EHUko Letren Fakultatean gauzatuko den programaren osagaiak.

Erosketa zerrenda euskaraz sakelekoan

hirinet 2013-05-03 13:07   Gizartea

saskia-appArtez Euskara Zerbitzuak sakelakoetarako (Android) eta tabletetarako erosketetako zerrenda euskaraz egiten laguntzeko Saskia aplikazioa egin du. Paper zatiekin, buruko ariketa deserosoekin zein hozkailuko zerrendekin bukatu nahi du Saskia app-ak.

Maiatzaren Lehena, deialdiak

hirinet 2013-04-30 10:21   Gizartea

greba orokorra banderakHainbat izango dira Maiatzaren Lehenaren harira sindikatuek burutuko dituzten mobilizazioak. Aurtengo Maiatzaren Lehena greba orokorraren atarian kokatu beharra dago eta langileriaren indarra neurtzeko abiapuntua izango da.

Danborrada, barraskiloak eta perretxikoak

hirinet 2013-04-26 14:51   Gizartea

san-prudentzio-2013-kartelaSan Prudentzio Arabako zaindariaren ohorezko jaiak hasi dira dagoeneko Arabako puntu ezberdinetan. Jaia berez apirilaren 28an izan arren, egun batzuk lehenago  hasten dira ospakizunak eta apirilaren 23an Maider Unda borrokalarika eta Patricia Elorza eta Eli Pinedo eskubaloi jokalariek jaiak igartzeko pregoia irakurri zuten.

Apirilaren 27an, larunbatean, 20.00etan hasiko da jaia, izan ere, erretreta egingo da udaletxeko balkoitik eta Udal Folklore Akademia eta Indarra Dantza taldeak egingo dute emanaldia. 21.00ak arte erretretaren deiak 15 minuturo egingo dira.

Gasteizko Gaztetxea, mende laurdena hiria pizten

hirinet 2013-04-23 12:18   Gizartea

gaztetxea-sarreraUne garrantzitsuek ospakizun handia eskatzen dute eta mende laurdena egunero ez denez betetzen, urteurrenari ekiteko kanpaina berritzaile eta original bati eman zioten hasiera Gasteizko Gaztetxetik. Modu honetan, Gaztetxeko sorgin bihurria bidaiatzen hasi zen, munduko toki ezberdinetara iritsiz. Munduko hamaika txokotan ibili da sorgina urteurrena iragartzen eta argazki mordoa ekarri ditu bueltan.

Kike Amonarriz: "Hizkuntza bat lantzeko eta hobetzeko modu bakarra hitz egiten hastea da"

hirinet 2013-04-16 12:18   Gizartea

kike-amonarrizDatorren apirilaren 19an, ostiralean, Hirinet-ek bere lehen urtea beteko du eta hori ospatzeko Andra Maria Zuriaren enparantzan egingo duen festan Kike Amonarriz aurkezle eta soziologoak ‘Gazte hizkerak eta hizkera gazteak. XXI.mendeko euskara’ hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 18.30ean. Hitzaldiaren nondik norakoak aurreratu dizkigu Kikek ondorengo elkarrizketan.

Hirinet.net Gasteizko euskaldunon atariak lehen urtea bete du

hirinet 2013-04-15 18:05   Gizartea

hirinet-urteurrena-kartela-txikia2012an GEU elkarteak abian jarri zuen Hirinet.net egitasmo komunikatiboak lehen urtea beteko du datorren apirilaren 19an, ostiralean.  Sareko hedabide euskaldun eta euskaltzale honen helburua Gasteizko euskaldunok sarean dugun topagunea izatea da, informazio eta entretenimendu iturri bezala erabili dezagun.


Orain dela urte bete jaio zenetik, Hirinet.net atariak 90.000 bisita inguru izan ditu. Gainera,  astero bidaltzen den buletinak 1.800 harpidedun inguru lortu ditu denbora tarte honetan. Horrez gain, sare sozialak funtsezkoak izan dira Hirinet-en argitaratu diren eduki guztiak zabaltzerako orduan. Horrela, 2.000 jarraitzaile inguru biltzen ditu Facebook, Twitter, Youtube eta Tuentin dituen orrialde zein profiletan.

Arabako ostalarien topaketa

hirinet 2013-04-11 19:06   Gizartea

arabako-ostalarien-topaketaArabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak "Giro onean" kanpainaren aurkezpena egingo du apirilaren 12an, ostirala, 12.00etan Guardiako Villa-Lucia ardoaren erakustokian, ardoa eta euskara uztartuz.

Kanpainak Arabako ostalaritza establezimenduetan, upeltegi eta ostatuetan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea du xede.

 


Ataramiñe proiektu berria

hirinet 2013-04-11 12:42   Gizartea ataramine-gasteizAtaramiñe proiektuko arduraduna dugu Oier Gonzalez Bilbatua. Kartzelako sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzearekin batera, Ataramiñek euskal preso, iheslari zein deportatu politikoen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea du xede. Gaur, arratsaldeko 20:00etan Zapateneo Kultur Gunean proiektua beraren aurkezpena izango da, olerki musikatuen laguntzaz.

Bizikletak aparkatzeko 1.628 leku berri Gasteizko auzo guztietan

hirinet 2013-04-10 10:18   Gizartea

bizikletak-aparkatzeko-lekuUdatik aurrera hiriak bizikletak aparkatzeko 1.628 leku berri (824 gailu jarriko ditu, horietako bakoitzean bi bizikleta aparkatu daitezke) izango dituzte gasteiztarrek.

Hiriko bizikleta mugikortasuna hobetzeko, eta bizikletaren erabilera hiri garraio gisa hazten ari denez, Salburua eta Zabalgana auzoetan bizikletak aparkatzeko 111 leku gehiago jarriko dira, ikastetxe, haurrentzako jolastoki, osasun zentro, farmazia eta supermerkatuen ondoan. Lakua-Arriaga eta Lakuabizkarrean 78 banatuko dira, eta erdigunean, 278, gehienak Eskola kalean, Erdi Aroko hiriguneko Enpresa Zentroaren ondoan, Loma Jeneralaren plazan eta Olagibel kalean.

‘Araba Borrokan’ ekimenak manifestazioa egingo du apirilaren 11an

hirinet 2013-04-10 09:48   Gizartea

araba-borrokan-kartelaEnpleguaren eta eskubide sozialen alde borrokatzeko sindikatuek, langile batzordeek eta eragile sozialek  sortu duten ‘Araba Borrokan’ ekimenak manifestazioa egingo du datorren apirilaren 11an, ostegunean, 19.00etan (Bilbo plazatik).

Gasteizko Udalak euskara baztertzen jarraitzen du

hirinet 2013-04-09 10:00   Gizartea gasteizko-udalak-euskara-baEuskarari dagokionez Gasteizko Udalak ez du legea bete nahi eta euskara txiki-txiki agertzen da askotan, gazteleraren ahalguztidunaren azpian. Asko dira Udalaren jarrera hau agerian uzten duten adibideak. Azkena, Gasteizko Udalak enplegu plana iragartzeko Youtube-n zintzilikatu duen bideoa dugu. Bideoaren izena gaztelera hutsez dago, eta bideo barruan agertzen diren testuetan desoreka iraingarria, gaztelera handi-handia eta euskara tamaina askoz txikiagoan. Horrez gain, hiriko kaleetan ikusgai diren Udalaren iragarkietan ere bi hizkuntzen arteko desoreka ikus daiteke. Hauetan guztietan PPk lehentasuna ematen dio gaztelerari eta euskarazko testua letra txikietan jartzen dute.

Kaleratzeak Stop plataformak PParen aurkako eskratxea egingo du bihar Gasteizen

hirinet 2013-04-08 14:25   Gizartea

eskratxea-gasteizenKaleratzeak Stop plataformak “eskatxe informatibo” bat egingo du bihar, 19.00etan Olagibel kalean, PPren egoitzaren aurrean. Protesten helburua PPk etxe kaleratzeen inguruan duen jarrera aldatzea da, izan ere plataformako kideak ez daude ados popularrek Espainiako Kongresuan eztabaidatzen ari den hipoteken legean proposatu dituzten aldaketekin. PPko kideek ordea behin baino gehiagotan hitz egin dute eskratxeaen aurka, ez demokratikoak direla leporatuz eta jarrera ez dutela aldatuko iragarri dute.

Arropa eta etxeko tresna txikiak jasotzeko 20 edukiontzi jarriko dira Gasteizen

hirinet 2013-04-08 10:07   Gizartea

ohial-hondakinen-edukiontziApiriletik aurrera gasteiztarrek edukiontzi berria ikusiko dute kaleetan. Krema koloreko ontzi berri honek oihal hondakinak, oinetakoak eta tresna elektriko eta elektroniko txikiak gaika bilduko ditu. Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak iragarri bezala, “edukiontzi berriarekin ingurumen eta gizarte helburuak beteko ditugu, erabiltzeko moduan dauden jantziak eta oinetakoak Gasteizko Cáritasera bidaliko baitira”.

36ko gerrako Arabako hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian

hirinet 2013-04-03 18:17   Gizartea aranzadi-hobi-komuna-zigoitAranzadi zientzia elkarteak jakitera eman duenez, 1936ko gerran hildakoak lurperatzeko Araban egin zuten hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian. Hobian 11 gorputzen hezurrak daudela azaldu dute.

Bihar hasiko dituzte hobitik hezurrak ateratzeko lanak. Zigoitiako Udalak hildakoen omenezko ekitaldi bat ere antolatu du biharko, lekuan bertan. Aranzadi Zientzia elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak elkarrekin egindako lanaren ondorioz aurkitu dute hobia, eta elkarrekin egingo dituzte hobia husteko lanak.

4.600 turistek bisitatu dute Gasteiz Aste Santuan

hirinet 2013-04-03 17:41   Gizartea

gasteiz-turistakGasteizko Turismo bulegoak jasotako datuen arabera, 4.600 bisitari izan ditu hiriak Aste Santuko bost egunetan. Zehazki, 4.610 lagun joan dira informazio eske plaza Berrian kokatuta dagoen Turismo bulegora,  iaz baino %2’08 gehiago. Ostegun santua izan da egunik jendetsuena, 1.205 bisitariekin.

Udaraba udalekuetan izena emateko epea zabalik

hirinet 2013-04-02 12:47   Gizartea

 

 

Udalekuak_2013Arabako Foru Aldundiak urtero antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea apirilaren 2tik 12ra bitartean egongo da zabalik. Guztira, 2.760 leku eskainiko dizkie Aldundiak 7 eta 17 urte bitarteko gazteei, Udalekuak, Barnetegia eta Gazte Bidaiak programetan. Izen-ematea Internet bidez edo Jesusen Zerbitzarien kalean kokatuko dagoen bulegoan egin daiteke. Plazen esleipena egiteko zozketa, berriz, Ignacio Aldecoa kultura etxean izango da apirilaren 17an.

Martxoan langabeziak gora egin du Araban

hirinet 2013-04-02 10:24   Gizartea

langabezia-martxoanMartxoan ere gora egin du berriro ere langabeziak Araban. 325 langabe gehiagok izena eman dute Lanbidek Araban dituen bulegoetan, %1,15 gehiago.

Guztira 28.643 langabe zeuden Araban martxoaren 31n. Azken 12 hilabeteetan ere gora egin du kopuruak, iazko martxoan baino 3.376 langabetu gehiago, %13,36ko igoera. Hego Euskal Herriko igoerarik altuena, izan ere azken urtebetean Nafarroa, Bizkaian eta Gipuzkoan igoera %10ekoa izan da.

Vitalquiler airean eta ikara 700 familien artean

hirinet 2013-03-26 17:50   Gizartea vitalquilerDatorren urteari begira, Vitalquiler programaren jarraipenak kolokan segitzen du eta, horren eraginez, alokairuzko etxebizitza hauetan bizi diren 700 familiek ikaraz begiratzen dute etorkizuna. Orain arte, 35 urte baino gutxiago izateagatik, Vital Kutxako Gizarte Ekintzak eskaintzen zuen laguntza ekonomikoari esker, 350 eta 400 arteko batez besteko alokairua ordaintzen egon dira gasteiztar asko eta asko. Bost urteko kontratua sinatzen zuten alde interesatuek, nahiz eta bertan agertzen ziren baldintzak urtero errebisatzen ziren.

Mikel Irizar: "Esanguratsua da alfabetatzean eta hedabideetan baliabideei eustea"

hirinet 2013-03-25 10:04   Gizartea mikel-irizar-aurrekontuakJaurlaritzaren aurrekontu proposamena ezagutu aurretik, zalaparta handia ibili da hainbat sektoretan eta euskalgintzak murrizketa handiak aurreikusten zituen. Behin proposamena ezagututa, TOKIKOMen (Hirinet Tokikom-eko kide da) presidente Mikel Irizarri galdetu diogu gai honen gainean.