Ekialdeko 3. DBHko hamaika ikasle ALEAko erredakzioan izan dira. Funtzionamendua ikustera etorri dira eta egiten den lana ikasi dute.
Ekialdek urtero prentsa-tailer bat antolatzen du. Kazetaritzaren inguruko lanak egiten dituzte bertan: albisteak, galdetegiak, inkestak... Gaurkoan, ALEAko bulegora etorri dira komunikabideen lana ezagutzeko. Webgunea ezagutu dute eta papereko edizioa nola prestatzen duten ikasi dute.
Aldizkariari buruz jaso duten informazio guztiarekin institutuan albiste bat prestatuko dute haien aldizkarian argitaratzeko.