alea.eus

Gasteizko zenbait bidegorri konponduko dituzte

Erredakzioa 2017-04-07 12:42   Ingurumena  Gasteiz

Besteak beste, Arriaga ateko eta Juan Garai kaleko zati batzuk eta Donostia eta Baiona kaleen arteko zatian egingo dituzte konponketa lanak.

Gasteizko zenbait bidegorri konponduko dituzte
Arriagako ateko bidegorria. Irudia: Bizikleteroak | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalak Gasteizko hondatuta dauden zenbait bidegorritako zorua sendotzeko lanak egingo ditu. Firmes Alaveses enpresak egingo ditu lanak, gaur Gobernu Batzarrak onetsi bezala. Konponduko dituzten zatiak hauek izango dira:  vasco-navarroko bizikletentzako bide berriaren hegoaldeko zatia, batez ere Heraclio Fournier kalearen parean; Maite Zuñiga eta Martin Fiz kaleak; Donostia eta Baiona kaleen arteko zatia, eta Arriagako ateko eta Juan Garai kaleko zati batzuk. 

Gutxi gorabehera 4.790 metro karraturi dagokie esku-hartzea. Oraingo zoladura fresatu, leku hondatuenetan bigunguneak konpondu eta azkenik asfaltozko aglomeratuko geruza bat botako da. Lan horietarako inbertsioa 79.973,27 euro da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa