Gasteizko Udalak bat egin du Garoñaren kontrako manifestazioarekin

Erredakzioa 2017ko mar. 17a, 13:05
Garoña ixteko beharra azpimarratu du Udalak

Gasteizko Udalak bat egin du larunbatean Garoña berriro irekitzearen kontra egingo den manifestazioarekin. Martxa 19:00etan aterako da Andre Maria Zuriaren Plazatik.

 

Gasteizko udalak gogoratu du erakundeek eta gizarteak oro har askotan arbuiatu dutela zentrala martxan izatea eta berriro irekitzea, erakunde akordioen zein herri mobilizazioen bidez. Gorka Urtaran alkatearen hitzetan, zentrala ez ixtea "herritarren borondateari uko egitea da, eta haien osasuna arriskuan jartzea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide