2017/03/23 19:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

[IKUSKIZUNA] 'Isturitzetik Etiopian barrena'

Isturitzetik Etiopian Barrena ikuskizuna Beñat Goitia gasteiztarrak sortutako musika, literatura eta zinearen uztartze bat da. Isturitzetik Etiopiarako, des-paradisurako, deserturako, finean, heriotzerako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte.

Musikaren atalean, euskal arte kostunbristaren eta abangoardiakoaren arteko talkatik sortutako pasarte atmosferikoek bustiko dituzte poesiaren tarteak. Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak lagunduko ditu Beñat Goitiaren gitarra sesio intimoak. Amalur edo El mayorazgo de Basterretxe bezalako 60etako filmetatik ateratako samplerrek osatuko dituzte denboran atzera eramango gaituzten programazioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa