2017/05/23 23:00

LEHIAKETA

Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa

Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa
Gasteiz

Udalaren liburutegi sareak antolatutako ekintzen artean Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa dago. Nanoipuinek 'irakurri' aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: irakurri, irakurriko, irakurtzen, irakurrita… Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira. Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute. Parte hartzaileak Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak izan behar dira. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

  • Izen emate epea: Apirilaren 23tik maiatzaren 23ra.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide