alea.eus

71 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatuta

Erredakzioa 2017-02-21 13:58   Gizartea  Gasteiz

71 urteko emakume bat hil da Gasteizen oinezkoen pasabide batean auto batek harrapatu ostean. Astelehenean arratsaldean jazo zen ezbeharra.

71 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatuta
Madril eta Aragon kaleen ingurua. | Ikusi handiago | Argazki originala

Madrid eta Aragon kaleen artean, Arana auzoan, auto batek emakume bat harrapatu zuen, semaforoen bidez araututako oinezkoen pasabide batean. Bertatik pasatzen ziren bi erizain biktima laguntzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin, eta 71 urteko emakumea istripuaren tokian hil zen.

Udaltzaingoak aditzera eman duenez, istripua eragin zuen autoaren gidariari alkoholaren eta drogen frogak egin zizkioten eta emaitza negatiboa izan zen. Jazotakoa ikertzen ari dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa