alea.eus

Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia erasotzeagatik

Erredakzioa 2017-02-20 13:52   Gizartea  Gasteiz

Gizon bat atxilotu zuen larunbatean Udaltzaingoak bikotekide ohia erasotzeagatik. Zaramaga auzoko kale batean jazo zen erasoa.

31 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen eta genero indarkeria delitua leporatu dio Udaltzaingoak. Larunbatean goizaldean jazo zen erasoa, Zaramaga auzoko kale batean. Pertsona batek ohartarazi zuen gizon bat emakume bat kolpatzen ari zela, eta udaltzainak bertara hurbildu ziren. Jakin ahal izan zutenez, gizonak bi zaplazteko eman zizkion emakumeari, eta iraindu eta bultzatu zuen. Atxilotuta eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa