TUVISAk zerbitzua indartuko du Alavesen gaurko partidari begira

Erredakzioa 2017ko ots. 8a, 10:27
TUVISAk autobus gehiago jarriko ditu futbol partidari begira

Bi autobus gehiago jarriko ditu TUVISAk gaur Alavesek Espainiako Kopako finalerako sailkatzeko Mendizorrotzan duen partidari begira. 

Gaurtik aurrera TUVISAk zerbitzua indartuko du Deportivo Alavesek Gasteizen jokatzen dituen partiden ostean. Zehazki, bi autobus  gehiago jarriko dira 2. linea periferikoaren bi noranzkoetan Alavesek Mendizorrotzan jokatzen duenean. Bestetik, partida TUVISAren ohiko ordutegitik kanpo bukatzen denean ere, gaur, esaterako, udalaren garraio enpresak bi autobus jarriko ditu zaleentzat. Zelaia betetzea aurreikusiz gero, gainera, Udalak beste autobus bat jar lezake. Alavesen eta Baskoniaren partidak batera jokatzen ez direnean jarriko da zerbitzu hori.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide