alea.eus

Graveyard eta King's X taldeekin itxi du kartela Azkenak

Erredakzioa 2017-02-07 12:27   Kultura  Gasteiz

Azkena Rock jaialdiak kartela itxi du; Suediako Graveyard eta Missouriko King´s X taldeak izango dira Mendizabalan.

Graveyard eta King's X taldeekin itxi du kartela Azkenak
King´s X taldearen kartela | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtarrilaren amaieran iragarri zuten Chris Isaak musikari estatubatuarra izango dela aurtengo Azkena Rock jaialdiko  kartelburua. Hala, Gasteizera etortzen den bigarren aldia izango da, izan ere, 2010eko ARF jaialdian izan zen musikaria.

Horrez gain, ekainean taula gainean izango diren talde berrien izenak ezagutzera eman ditu rock jaialdiak; Michael Kiwanuka, Wyoming, Hellsinglad Underground Thunder, The Shelters, The Godfathers, SCR, Los Mambo Jambo eta Buck&Evans taldeak igoko dira Mendizabalako taulara. Kartela osatzen duten taldeak honakoak dira:  Hellacopters, John Fogerty, Loquillo, Tygers of Pan Tang, The Meteors, Bloodlights, Pat Capocci, Fetitxe eta The Soulbreaker Company talde gasteiztarra.

Bi egunetarako abonamenduaren prezioa 90 euroko izango da, martxoaren 1era bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa