Emakume bati eraso egiteagatik atxilotu dute gizon bat

Erredakzioa 2017ko ots. 6a, 17:58

Emakume bati eraso egiteagatik eta autobus gidari bati mehatxu egiteagatik, 21 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbatean udaltzainek, Lakua-Arriaga auzoan.

Poliziaren arabera, lineako autobus-gidari batek arazoak izan zituen bikote batekin, eta autobusetik bota zituen. Bertara hurbildu ziren udaltzainek gizon bat aurkitu zuten, oso urduri, oihuka, eta autobus-gidariari mehatxu egiten. Bere ondoan emakume bat zegoen, besoetan ume bat zuena, eta gizona lasaitzen saiatzen ari zen. Udaltzainak ere gizona lasaitzen saiatu ziren baina gizonak emakumea eta gidaria iraindu zituen, eta emakumeari eraso egin zion. Atxilotuta eraman zuten orduan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide