30 bideo sorkuntza baino gehiago proiektatuko dira asteburuan Artiumen

Erredakzioa 2017ko urt. 25a, 15:58

Lehen Bideo Sorkuntza erakustaldia antolatu dute Arte eta Lanbide eskolak eta Bideodromo jaialdiak. Aginako zero bat ikuskizunak amaiera emango dio jaialdiari.

Gasteizko Arte eta Lanbide eskolak eta Bideodromo nazioarteko zine eta bideo esperimentalen jaialdiak indarrak batu eta Lehen Bideo Sorkuntza erakustaldia antolatu dute. Datorren ostiraletik igandera bitartean, 30 lan baino gehiago proiektatuko dituzte Artium museoko auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Bertaratzen direnek 2011 eta 2016 urte bitartean Bideodromo jaialdian sarituak izan diren lanak ikusteko aukera izango dute. Horrez gain, Arte eta Lanbide eskolako bideogintza lantegiak sortutako zenbait bideo-ekoizpen proiektatuko dira.

Jaialdiari amaiera emango dio Aginako zero bat ikuskizunak igandean, proiekzioak amaitu ostean. Marco Bianchiren irudiz, Jon Aranbururen soinuz eta Manex Agirre eta Gaizka Amondarainen ahotsez, emanaldiak Joxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratuarekin lotura handia du, izan ere, ikuskizunaren izena poema horretako esaldi bat da. Sarrera librea izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide