Txagorritxun emakumeei sexu-erasoak egiten zizkien gizon bat ikertzen ari dira

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko urt. 24a, 13:17
Sexu erasoen kontrako ikurra

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 31 urteko gizon bat identifikatu dute, eta ikertzen ari dira, Txagorritxu auzoan emakumeei sexu erasoak egiteagatik.

 

2016ko urrian jakin zen, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jasotako zenbait salaketa medio, Txagorritxu auzoan gizon batek, kale batengatik galdetzeko aitzakiaz, emakumeak geldiarazi eta ukituak egiten zizkiela. Gainera, duela gutxi emakume gazte batek mezu bat jarri zuen sare sozialetan, auzoan bizikletaz zebilen gizon honetaz ohartarazteko.

Biktimek egindako deskribapenak, jokatzeko modua, eta jazarpena gertatzen zen ingurua abiapuntutzat hartuta, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak erasotzailearen inguruko ikerketa eta jarraipena koordinatu dute, eta Ertzaintzak sexu erasoen ustezko egilea identifikatu du, eta sexu-abusuak egiteagatik ikertzen ari dira.

Pertsona horrekin lotuta antzeko gertakari gehiago egon daitezkeela uste dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, beraz, egon litezkeen biktima guztien laguntza eskatu dute, salaketa jar dezaten.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide