1,8 milioi euroko partida onartu du Aldundiak Artiumentzat

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko urt. 24a, 12:00
Artium museoa.

Aurreikusi bezala, Aldundiak 1,8 milioi euroko dirulaguntza onartu du Artium museoarentzat; halaber, 714.000 euro esleitu dizkio Santa Maria Katedrala Fundazioari.

Une honetan Artiumeko iparraldeko eta hegoaldeko aretoak itxita daude, bertako lurra ordezkatzen ari direlako. Areto horiek, biek batera, 3.000 metro koadro egiten dute, eta Aldundiak, iaz, erabaki zuen 350.000 euro bideratzea lan horietara. Espero da areto horiek apirilerako erabilgarri egotea.

Katedral zaharraren kripta

Santa Maria Katedrala Fundazioari zuzendutako aurrekontua, katedralaren zaharberritze lanetan jarrai dezan eman dio Aldundiak. 2016an katedraleko kriptak jendeari zabaltzeko abiatutako bideari eusten ahaleginduko da fundazioa. Aldundiak argitu duenez, "tenpluaren lurpeko zati hori museo bihurtu da eta hiriko historiaren zati garrantzitsu bat biltzen du". Ekimen horrek eta beste batzuek Gasteizko turismoaren "ardatzetako bat" bihurtu dute Santa Maria katedrala. 6.000 bisitari irabazi zituen iaz, alegia, 88.615 izan sitúen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide