alea.eus

Salburuko auzo-konposterak lehen emaitzak eman ditu

Iñigo Zuazagoitia 2017-01-16 13:24   Ingurumena  Gasteiz

60 kilo konpost atera dituzte bost hilabetetan, gutxi gorabehera jatorrizko 300 kilo hondakin.

Duela bost hilabete Salburuan auzo-konpostera bat jarri zuten martxan. Auzokide talde batek bultzatutako egitasmoa da hau, eta modu autogestionatu eta parte-hartzaile batean haien etxeko hondakin organikoak kudeatzen ari dira 30 pertsonek.

Dagoeneko 400 litro inguruko bi konpostera bete dituzte, eta egituratzaile modura (material lehorra) aroztegi baten hondakinak erabiltzen ari dira. Bai sukaldeko biohondakinak zein aroztegiko egur zatiak ez balira konpostatuko, kamioietan garraiatu beharko ziren Jundizeko Hondakinen Tratamendurako Plantara honek dakarren energia gastu eta kutsadurarekin.

Aurreko igandean, Salburuko auzokideak konpostera horietako bat husteko eta konposta parte-hartzaileen artean banatzeko edota larretik sakabanatzeko gelditu ziren. Modu honetan, 60 kilo konpost ateratzea lortu zen, hau da, gutxi gorabehera jatorrizko 300 kilo hondakin izango zirenak.

Hondakin organikoak kudeatzeko sistema deszentralizatu hauek gorakada handia izan dute gertuko herrialdeetan, izan ere honek onura sozial, ekonomiko eta ekologiko nabariak dakartza; eta ordainean kalitate paregabeko ongarri organikoa lortzen da (konposta).

Kontuan hartuta Gasteizek gaur egun daukan birziklatze tasa txikia (%24) eta legediak 2020. urterako proposatzen dituen erronkak (%50eko birziklatzea), ezinbestekoa da zaborraren gai organikoaren kudeaketan aldaketa sakonak egitea. Etxean sortzen dugun zaborraren %50a organikoa baita, eta bertan eraginez birziklatze tasa handiagoak lortuko genituzke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Salburuko auzo-konposterak lehen emaitzak eman ditu - 2

Salburuko auzo-konposterak lehen emaitzak eman ditu - 3

Salburuko auzo-konposterak lehen emaitzak eman ditu - 4

Salburuko auzo-konposterak lehen emaitzak eman ditu - 5

Salburuko auzo-konposterak lehen emaitzak eman ditu - 6

Salburuko auzo-konposterak lehen emaitzak eman ditu - 7

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa