The Cult taldea izango da Azkena Rock jaialdian

Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 12:01

Talde britainiarrak bere azken lana Hidden City aurkeztuko du Mendizabalan.

The Cult talde britainiarrak zuzenekoa eskainiko du ekainean Mendizabalan egingo den rock jaialdian, gaur Azkena Rock-ek konfimatu bezala. Besteak beste, bere azken lana Hidden City aurkeztuko du hard rock taldeak, bere kanta arrakastatsuenekin batera.

Pixkanaka ARF 2017ko kartela ezagutzera ematen ari dira. Izan ere,  aurreko astean zenbait talde konfirmatu zituen Azkena Rock jaialdiak, besteak beste, The Hellacopters, John Fogerty eta Loquillo.

Abenduaren 23ra bitartean, ARF jaialdira joateko bi eguneko abonamendua 75 euroan eros daiteke. Hortik aurreran, 90 eurora igoko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide