alea.eus

Gasa ustiatzeko 'Armentia II' plana auzian jarri du Gasteizko Udalak

Estitxu U. Lopez de Arkaute 2016-12-17 12:00   Ingurumena  Gasteiz

Subilla Gasteizen gasa ustiatzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Armentia II plana ez du begi onez ikusten Gasteizko Udalak

Gasa ustiatzeko 'Armentia II' plana auzian jarri du Gasteizko Udalak
Subilla Gasteizko putzua. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ingurumen gaietarako ikaztegiak, Ingurumen sailak eta Nekazal eremuko sailak esku artean duten txosten batean ukatu dute gasaren ustiaketa aldaketa klimatikoan eragin positiboa izan dezakeenik. "Inpaktuak murrizten badira ere, gasa erregai fosil bat da, eta horren ustiaketa aldaketa klimatikoan eragin negatiboak izango ditu". 

Subilla Gasteizko putzuan gasa ateratzeak aldaketa klimatikoan eragin positiboa izango duela argudiatu du Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen Inpaktuko Ebaluazioa eskatzeko txostenean. 

Haatik, Udalaren teknikoen ustetan, "kontraesankorra da baliabideak erregai fosilak bilatzeko bideratzea, energia berriztagarrien alde jarri beharrean".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa