284 gaztek parte hartuko dute Euskararen Ginkanan

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko aza. 9a, 15:30

Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak dira aurtengo gaiak.

15 eta 18 urte bitarteko lau gaztek osatutako 71 taldek hartuko dute parte Euskararen Ginkanan, 284 lagun guztira. Euskara ardatz duen lehiaketa Gasteizen egingo dute bigarren aldiz. Proiektuaren lau edizio egin dira, dagoeneko.

Euskararen Ginkana urriaren hasieran martxan jarri zen, eta lehen fasean parte-hartzaileek sei proba gainditu behar zituzten, Internet bidez. Dagoeneko horietako lau egin dituzte, eta lehia oso estua da. Finala Oihaneder Euskararen Etxean egingo da, abenduaren 1ean, eta 2.000 euro banatuko dira sarietan.

Gasteizko Udalak antolatzen ari da lehiaketa berriz ere, lehenengo edizioan bezala. Iñaki Prusillak, Euskarazko zinegotziak, ekimeneko parte-hartzaileak babestu ditu, euskarak hirian duen presentzia handiago izateko laguntzen dutelako. "Bide batez, ikasi eta ondo pasatzen dute", gehitu du.

Ginkanan parte hartzen ari diren taldeen bideoak:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide