alea.eus

Abian da bizikletak erdigunetik igarotzeko neguko ordutegia

Erredakzioa 2016-11-02 10:32   Ingurumena  Gasteiz

Martxoaren 31ra bitartean, bizikletek ordu bete gehiago izango dute erdiguneko kaleetatik ibiltzeko; 20:00etatik aurrera, hain zuzen ere.

Azaroaren hasierarekin batera, abian da bizikletak erdigunetik igarotzeko neguko ordutegia. Hori dela eta, martxoaren 31ra arte, honako hau izango da bizikletak erdigunetik igarotzeko izango duten ordutegia: 13:00etatik 17:30era arte eta 20:00etatik 11:00ak arte. Horrela, bizikletek ordu bete gehiago izango dute erdiguneko kaleetatik ibiltzeko, arratsaldeko 20:00etara aurreratu delako baimena.

Era berean, hauek dira bizikletarekin ibiltzeko ordutegi murriztua duten guneak: Espainia plaza, Andre Maria Zuriaren plaza, Agirre Lehendakariaren kalea, Gernikako Estatutuaren kalea, Loma Jeneralaren plazan, Urrezko Zeledonen plaza, Posta kalea, Bake kaletik Prado kaleraino, Independentzia kalea, Foru kaletik Urrezko Zeledonen plazaraino, San Prudentzio kalea, Eduardo Dato kalea, Espainia plazatik Manuel Iradier kaleraino, Foru kalea, Ramon Ortiz de Zarate kaletik Alaba Jeneralaren kaleraino, Arka plaza, Diputazio kalea, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, Arriagako atea, Errementari kaletik Antepara kaleraino eta Probintzia plaza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa