Zaintzapeko bizikleta aparkaleku estalia jarri dute hirigunean

Erredakzioa 2016ko urr. 21a, 13:05
Ostegunean hasi ziren aparkalekua instalatzen.

52 leku izango ditu eta datorren ostiralean zabalduko dute.

 52 bizikleta uzteko aparkaleku estali berria instalatzen ari da Udala, Posta bulegoaren atzealdean (Olagibel kalean). Proba pilotua izango da, eta gasteiztarrei hiriaren erdialdean bizikleta aparkaleku seguru eta edukiera handikoa eskainiko die. Intelligent Parking enpresa lokala arduratuko da aparkalekuaren kudeaketaz. Proba pilotuak bi hilabete iraungo du eta tarte horretan aparkalekua doakoa izango da. Sistema berri honek, besteak beste, erabiltzaileen segurtasuna bermatu eta lapurreta kopurua murriztuko du. Izan ere, Gasteizen jarritako moduluak kamera eta asegurua ditu.

Intelligent Parking ingeniari talde batek osatutako enpresa da, aparkalekuetarako sarbideak kontrolatzeko sistema integrala diseinatu duena. Sistema dagoeneko zenbait garajetan eta motordun ibilgailuetarako aparkalekuetan ezarri da. Aparkalekua erabiltzeko mugikorrerako PVerde aplikazioa instalatu beharko dute erabiltzaileek. Honi buruzko informazio teknikoa enpresaren web-orrian eskura daiteke: www.parkingverde.es

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide