alea.eus

Gasteizen ospatuko da Errege Kopa

Erredakzioa 2016-10-20 12:13   Kirola  Gasteiz

Otsailaren 16tik 19ra bitartean, saskibaloiko Errege Kopa hartuko du Buesa Arenak.

Gasteiz 2017ko saskibaloiko Errege Koparen egoitza izango da. ACBk akordioa lortu du Aldundia, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritzarekin eta otsailaren 16tik 19ra Buesa Arenan ospatuko dira lehiaketaren azken partidak.

Ez da izango hiriak Errege Kopa hartzen duen lehen aldia, izan ere, 2000, 2002, 2008 eta 2013 urteetan izan da saskibaloi proba honen egoitza. Oraingo honetan, Movistar izango da babesle nagusia.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa