Martiodako dorrea zaharberrituko du Arabak

Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 09:40

289.511 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta hiru hilabeteko gauzatze epea.

Martiodako Hurtado de Mendozatarren dorretxea zaharberritzeko lanen lizitazioa onartu du Diputatuen Kontseiluak. 289.511 euroko aurrekontua izango du, Construcciones Jose Miguel Ibañez SL eta Construcciones Jose Martin SA enpresek eratu beharreko aldi baterako enpresa elkartearen ardurapean egingo da eta hiru hilabeteko gauzatze epea izango da.

 Hurtado de Mendozatarren dorretxea Martiodan dago, eta historia eta arte monumentutzat jo zuten 1984an. Euskal kultura ondarearen Legeak izendatutako higiezina da, hori dela eta, jabeak behartuta daude legez onik zaindu eta mantentzera. Aldundiak 2015ean perimetroa hesitu eta seinaleztatu zuen, eta arriskutsuak ziren elementuak berehala kendu zituen.

Obra horien bidez kultura ondasuna onik zaintzea lortu nahi du Aldundiak, haren arkitektura elementuak zaharberritu eta finkatzearen bidez; hartara, monumentuaren materialak zaharberrituta geratuko dira, egitura finkatuta geratuko da eta prest egongo da balioetsi dezaten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide