Ospakizun astea Errekaleor Bizirik-en hirugarren urtemuga ospatzeko

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko urr. 3a, 09:23

Urriaren 3tik 9ra bitartean, jarduera anitz antolatu dituzte, besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak eta lantegiak.

Hiru urte igaro dira ikasle talde batek Gasteizko Errekaleor auzoko 26. blokea okupatu eta Errekaleor Bizirik egitasmoari forma ematen hasi zirenetik. Denbora tarte horretan, husteko mehatxuak eta udalarekin tirabirak gainditu behar izan ditu autogestioan oinarrituta proiektu honek. Hala ere, egun zenbait lagunen etxebizitza izateaz gain, jarduera anitz gauzatzeko topaleku bilakatu da. Besteak beste, zinema, taberna, liburutegia, gaztetxea eta ortua sortu dute bertako kideek.

Hirugarren urtemuga ospatzeko egitarau zabala prestatu dute, urriaren 3tik 9ra bitartean, tartean, hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak izango dira.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide