Milaka lagunek Mercedes lantegia barrutik ezagutu zuten, familien egunean

Erredakzioa 2016ko ira. 25a, 11:26

Besteak beste, furgonetak ekoizten eta margotzen diren guneak bisitatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren langileen senideek eta lagunek.

Aurreko larunbatean Familien Eguna ospatu zuten Gasteizko Mercedes enpresan. Bertako langileen senideek eta lagunek lantegia barrutik ikusteko aukera izan zuten eta besteak beste, bertan ekoizten diren Viano eta Vito furgonetak muntatzen eta margotzen diren guneak bisitatu zituzten. Gainera, egun honetarako errobotek egindako ikuskizun bereziak prestatu zituzten langileek; koreografia bat dantzatzen edo Star Wars pelikulan oinarritutako laser ezpatekin borrokatzen.

Era berean, auto zaharren erakusketa, ikuskizunak, haurrentzako jolasak eta kontzertuak izan ziren ospakizun egun honetan.

Guztira, 10.000 lagun baino gehiago gerturatu ziren Hueto hiribidean kokatzen den lantegira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide