50 jardueratik gora eskainiko ditu Berdintasun Eskolak

Erredakzioa 2016ko ira. 29a, 08:57
Berdintasun Eskolak egoitza berria izango du aurten Goiuri jauregian.

Ikasturteari hasiera emateko, Emakumeen Etxea izango dute hizpide gaur, 18.30ean, Goiuri jauregian.

 

 Gasteizko emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako eskolak 50 jarduera baino gehiagoko egitaraua aurkeztu du ikasturte berrirako. Sexualitate motak, feminismo erromania, indarkeria matxistaren aurkako borroka, antzerkia, zine-foroak, lantegiak, musika eta txangoak izango dira feminismoa lanabes eraldatzaile gisa ezagutaraztzeko giltza. "Hausnarketa, ikasketa eta dibertsioa oinarri hartuta, jabekuntzarako bide luzean aurrera egiteko jarduerak dira", azaldu du Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirrek.

Maiatzera bitartean garatuko den programa "anitza" dela gaineratu du, "emakumeentzat bereziki prestatua, baina badira jarduera mistoak eta gizonezkoei zuzendutakoak ere".

 Emakumeen Etxea

Ikasturteari hasiera emateko, Emakumeen Etxea izango dute hizpide eta egun abian diren proiektuen berri emango dute, besteak beste, Karmele Jaio idazleak. Irailaren 29an izango da, 18:30ean, Goiuri Jauregian. Ondoren, Kancaneo Teatrok ikuskizuna eskainiko du.

 

Egitaraua: Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola 2016/17

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide