Polizia batek hil zuen Justo Lopez de Zubiria gogoratu du Udalak

Estitxu Ugarte 2016ko abu. 25a, 14:00
Justo Lopez de Zubiriaren omenaldia

Gasteizko Udalak Zaramagako Las Vegas tabernaren jabe zena, Justo Lopez de Zubiria, eta Felix Minguela gogoratu ditu gaur; duela 27 urte hil zituen biak kalekoz jantzitako polizia batek.

 

Eguerdian lore-eskaintza egin dute alkateak eta zinegotziek Las Vegas taberna zegoen tokian, Zaramaga auzoko Legutioko Atea kalean. Bertan, 1979. urtean, kalekoz jantzitako polizia batek tabernaren jabe zena, Justo Lopez de Zubiria, eta bertan zegoen bezero bat, Felix Minguela, hil zituen. Udalbatzak harrera egin die udaletxean Las Vegas tabernaren jabe zen Justo López de Zubiriaren senitartekoei. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide